Borrar
Bilboko Alde Zaharreko Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian ospatuko den egitasmoa euskara hutsean izango da. BILBAO.EUS
Arantza Urretabizkaia eta Miren Amuriza, Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak literaturarekin zikloan

Arantza Urretabizkaia eta Miren Amuriza, Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak literaturarekin zikloan

Ateartean, abenduaren 14an, izango den emanaldi berri honek literatura eta bertsolaritza izango ditu hizpide

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 12 de diciembre 2021, 21:49

Eztabaidak literaturarekin zikloaren ekitaldi berri bat ospatuko dute Bidebarrieta Kulturgunean datorren abenduaren 14an Arantza Urretabizkaia eta Miren Amurizarekin. Datorren asteartean 19: 00etan Bilboko Alde Zaharreko Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian ospatuko den egitasmoa euskara hutsean izango da. Sarrera doakoa izango da, esparrua bete arte.

Era berean, bertaratzeko aurkera ez dutenek, ekimena streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute kulturguneatb.eus webgunean. Ziklo honen emanaldi berriak literatura eta bertsolaritza izango ditu hizpide. Kasu honetan, Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Arantxa Urretabizkaia idazleak esku hartuko dute, Aritz Gorrotxategi idazlea bidelagun izango dutelarik.

Zehatzago esanda, idazlea jaiotzen den edo jaio eta egiten den aztertuko dute. Idazleen ogibidean ematen den inspirazioaren eta lan eskergaren inguruan eztabaidatuko dute, baita bertsoak eta ikuskizunak idazteari buruz mintzatu ere, hausnarketa modura.

Bilboko Udalak pandemiaren unean uneko bilakaera jarraituko du, eta egungo egoerara hobekien egokitzen den protokoloak abiaraziko ditu, betiere osasun-agintariek ezarritako neurri eta jarraibideekin bat etorriz. Gainera, musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da ekitaldian.

Arantxa Urretabizkaia egungo euskal idazle eta kazetaririk esanguratsuenetakoa dugu. Bere literatura ibilbide oparoan batez ere eleberrigintza landutakoa da, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere zenbait obra egindakoa da. Aktore gisa ere ausartu da, «Segoviako ihesa» filmean parte-hartu zuelarik. Feminismoaren alorrean ere lan eskerga handiakoa gauzatukoa da, Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu delarik. Euskararen Akademia Ofizialak Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an.

Miren Amuriza, berriz, bertsolaria eta idazle bizkaitarra dugu, Xabier Amuriza bertsolariaren eta Arantza Plaza bertsolaritza irakaslearen alaba. Hainbat euskal hedabidetan idazten du. Literaturaren munduan batez ere idazlanak landu ditu, baita zenbait hedabidetan kolaboratzaile gisa jardun ere. Baina, batez ere bertsolari gisa gailendu da, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalista izan delarik lau aldiz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arantza Urretabizkaia eta Miren Amuriza, Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak literaturarekin zikloan