
Paul Picado
Martes, 23 de octubre 2018, 00:11
Maputxeen mapudungun hizkuntzari buruzko ikus-entzunezko emanaldia izango da bihar Oihaneder Euskararen Etxean (Gasteizko Kafe Antzokian), 20:15ean. Emanaldia Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituen zikloan barne hartzen da, eta bertan, 'Mai da Bai (eta Ezetzik ez dago)' izeneko dokumentala emango dute.
Publicidad
Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaeneder Euskararen Etxeak 2015. urtean abian jarritako zikloa da, eta helburua hizkuntza gutxituak ezagutzera ematea, munduko errealitate soziolinguistikoaren ikuspegia zabaltzea eta aberastea, eta hizkuntza aniztasuna nabarmentzea da. Berez, hitzaldi eta aurkezpen zikloa da, eta horri esker, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.
Lehen hitzaldia irailaren 20an izan zen, eta hurrengoa, bihar, Gasteizen ikusgai izango duguna da. Emanaldia irekia eta doan da, baina aurretik emango den hitzaldian parte hartzeko izan eman behar da.
Biharko emanaldia, esan bezala, maputxeen mapuzugun hizkuntzari buruzkoa da. Diotenez, hemendik hogei urtera hizkuntza hori desagertu egingo da. Izan ere, gaur egungo gazteak helduak direnerako desagertuta egongo dela uste dute. Hori dela eta, zenbait erakunde hori ez gertatzeko borrokatzen ari da, esaterako Mapuzuguletuaiñ Elkartea.
Dokumentalean, beraz, hizkuntza suspertzeko lanari buruz hitz egiten da, eta horri buruzko informazioa biltzeko, Imanol Eppherre, Eider Ballina eta Anne Baskaran Wallmapuraino joan dira, gero dokumentalean errealitate hori erakusteko.
Publicidad
Emanaldiaren aurreko hitzaldian besteak bestek Iban Gartziak, Wallmapu-Euskal Herria elkarteko kideak; Mauro Millan Lof Pillan Mahuizako longkoak (maputxe liderra); Ana Ramosek, indigenen borroka prozesuetan aditua den antropologiako doktoreak; Sergio Marinaok, Mapuzuguletaiñk elkarteko kideak eta Ana Llaupi Quidelek, Koz koz de Panguipulliko parlamentuko kideak parte hartuko dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.