Borrar
Fotolia
Zer ezagutzen duzu 'Oktoberfest' jaialdiaren inguruan?

Zer ezagutzen duzu 'Oktoberfest' jaialdiaren inguruan?

Alemaniako garagardoaren jaialdia egunotan ospatzekoa zen, baina pandemiak bertan behera utzi du bigarren urtez jarraian

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 30 de septiembre 2021, 01:30

Tamalez, aurten ere ez da Oktoberfest jaialdia ospatuko pandemiaren ondorioz. 2021ekoa irailaren 18tik urriaren 3ra garatu beharko zen, Municheko Theresienwiese mendian. Hala eta guztiz ere, goazen udazkena hasi dela aprobetxatzera garagardoaren jaialdi alemaniarra gertutik ezagutzeko.

'Urria' du izentzat (Oktober), baina irailaren amaieran egiten da gehienbat, nahiz eta urriko lehenengo egunak ere hartzen dituen. Baina horrek arrazoi bat dauka: 1810eko jaialdiaren lehen ospakizuna urrian egin zen. Baina urteek aurrera egin ahala, jaia irailera aldatu zuten, sasoi horretan klima epelagoa eta atseginagoa delako.

Jatorrizko jaialdiak, Municheko 'Oktoberfest' jaialdiak alegia, hiriko garagardoa baino ez du zerbitzatzen. Bavariako tradizioetan oso errotuta dagoen festibala da hori, ondorioz, kontsumitzen den garagardo guztia Munichen egindakoa izaten da. Hori da benetako 'Oktoberfest'a. Haatik, Municheko garagardoa munduko onenetakotzat jotzen da, eta, Bavariako purutasun-betekizunak kontuan hartuta, hiru osagai baino ez ditu elaborazio-prozesuan: ura, garagarra eta lupulua.

Baina 'Oktoberfest'a, mundu osoan 'garagardoaren jaialdia' bezala ezagutzen den arren, 1810ean Ludwig Printzearen eta Therese Saxe-Hildburghausenen ezkontza ohoratzeko ospakizun bezala sortu zen.

Eta ba al zenekien jaialdia ez dela hasten alkateak esaten duenera arte? Bada, 1950etik aurrera, jaialdia alkateak 'O 'zapft!' ohiukatu ondoren bakarrik hasten da. Gainera, lehen garagardoa Bavariako Estatuko ministro-presidenteari eskaintzen dio. Ondoren, denek euren garagardo pitxerrekin topa egiten hasten dira.

Haurrak garagardo masiboko jaialdi batera eramateko ideia nahiko txarra dirudien arren, egia esan, ehunka haur joaten dira urtero jaialdira. Izan ere, beraientzat noria bat, errusiar mendiak, jolasak eta ohiko bavariar desfileak antolatzen dira.

Eta hona hemen beste bitxikeria bat: 'Oktoberfest' ospatzen den bitartean, bisitaririk tradizionalenek bavariar kapelak (Tirolerhüte) erabiltzen dituzte. Zenbat eta ahuntz ile gehiago ikusi kapela horietan, orduan eta aberatsagoa izaten da hori daramana. Hori zen behintzat jaialdiaren jatorrian esaten zena. Izan ere, gaur egun ile-sortak sintetikoak dira eta denak nahi bezain aberats edo pobre ikus daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zer ezagutzen duzu 'Oktoberfest' jaialdiaren inguruan?