Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Martes, 22 de septiembre 2020, 20:42
Udara amaitzear dago eta laster emango diogu ongietorria udazkenari. Urtaro aldaketa horretan pikuak datoz, gure inguruko pikondoetan sasoi laburrean eskuratu daitekeen fruta. Zapore gozokoak dira eta barrualdea kurruskaria daukate. Gainera, oso onuragarriak dira gure osasunerako. Fibra asko daukate, energia ematen diote gorputzari eta tentsioa erregulatzeko aliatu bikainak dira. Zer gehiago behar duzu naturak ematen digun elikagai hori jaten hasteko?
Pikuak azala berdea dauka, baina morea edo beltzaxka kolorekoa ere izan daiteke. Mamia aldiz, zuria edo gorrixka kolorekoa izan ohi da. Hori oso txikiak diren haziz osaturik dago, zapore azukretsua emanez.
Beraien ezaugarririk nagusiena daukaten balio energetikoa da. Goizean bat janda nahikoa izango da gorputzean haren eragina sentitzeko. Baina adi, daukaten zuntz-edukia ere ez da makala. Idorreriari aurre egiteko elikagairik gomendagarrienak dira. Halaber, betetze sentsazioa ematen du, gutxiago jatea eraginez. Aldi berean ere, gaitz gastrointestinalak, kolikoak eta gastritisak eragiten dituzten molestiak murrizteko ere baliagarriak dira.
Kaltzio kantitate handia ematen diote gorputzari. Esaterako, piku sikuen 100 gramo janez gero, 250 miligramo kaltzio sartuko da gure barnean. Piku freskoa janez gero, ordea, 38 miligramo. Fruitu horrek B, C eta D bitaminak ere ematen dizkio gorputzari.
Tentsioa erregulatzeko ere oso gomendagarriak dira. Baina adi, horrek ez du esan nahi pikuak jatea nahikoa izango denik hipertentsioari aurre egiteko. Fruitu horrek potasio eta magnesioa bezalako oligoelementuak dauzka, aipatutako zuntzaz gain. Ondorioz, bai, tentsioa erregulatzeko aparteko osagarri bat izan daiteke elikagai hori, baina betiere koipe gutxiko dieta batekin uztarturik, eta baita ohitura osasuntsuez ere lagundurik (alkoholik ez hartzea, ez erretzea, heziketa fisikoa praktikatzea…). Ez ezazu pentsa eta anima zaitez udazkenean datozen pikuez gozatzera!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.