Mikel Garcia
Sábado, 5 de agosto 2023, 20:05
Ereñozar, Gernikako itsasadarraren eskuinaldean dagoen mendirik bereizgarriena da. Bere tontor zorrotzean, San Miguel ermita dago. Ereñozarreko San Miguel ermita Ereñoko herriko baseliza izan zen, eta bere jatorria 1660. urtekoa da, eliza eraikitzen hasi zirenean. Barruan, San Miguel goiaingerua deabrua zapaltzen irudikatzen da.
Publicidad
Barrualdean kobazulo bat dago. Bertan, Paleolitoko aztarnak aurkitu dira. Halaber, Bizkaiko mendien artean oso ezaguna den tontor honek erlijioarekin duen harremana agerian utzi du aurkikuntza honek, gailurraren azpian hilobiak daudela ere uste delako.
Kortezubiko udaletxeko plazako aparkalekuan ekin behar zaio ibilbideari, eta udalari begira jartzen bagara, lehenengo kalea hartu beharko dugu eskuinera, eta mendia inguratuz, igoerari ekingo diogun puntura hurbilduko gara. Mendiaren oinarriraino bi kilometro daude.
Distantzia: 9,63 km
Gehieneko altitudea: 445 m
Irteera-puntua: Kortezubi (Bizkaia)
Zailtasuna: Erraza
Ibilbidearen zati handi batean, igobidea zuhaitz atlantikoak dituen baso batetik igarotzen da. Mendiaren alde ilunean dagoenez (eguzki izpi gutxi sartzen dira bertan), bidea lokaztuta izaten da, beraz, udan egitea gomendatzen da.
Maldak aldapatsuak dira, baina ez oso luzeak, horregatik igoera ez da gogorra. Ia hiru kilometro aurrerago, ezkerreko bidea hartu behar da, eta, berehala, ermitara igotzen den errepide asfaltatu batera iritsiko gara. Gutxi gorabehera, kilometro bat ibili behar da, oso egoera txarrean dagoen eta nahiko desnibela duen bidera iritsi arte.
Publicidad
Bertatik gailurrera ailegatu, eta han San Migel baseliza, postontzia eta Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi ederrak aurkituko dira. Jaitsiera, bide beretik, azkarra izango da herrira ailegatu arte.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.