Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Jueves, 27 de agosto 2020, 19:39
Kontatzen denez, James Cameron 'Titanic' pelikulako gidoia idazten zegoela, Beatrice Wood artista eta zeramikari ospetsua hartu zuen erreferentetzat Rose sortzerako orduan. Bere biografia irakurri zuen eta berehala jakin zuen horrelako pertsonaia bat zela filmak behar zuena. Hain izan zen handia zinemagileak Woodekin zeukan mirespena, pelikularen hasieran hari keinu bat egiten diola: Rose, nagusitan, etxean dago zeramika egiten bere bizitza guztiz aldatuko zion deia jasotzen duen unean.
Beatricek Rosek zeukan adin berbera zeukan Titanik hondoratu zenean. Horren ondorioz, James Cameronek artistaren bizitzako benetako pasarte batzuk hartu zituen bere pertsonaia famatuarentzat. Esate baterako, ama eta alabak zeukaten harreman ez oso ona. Beatrice matxinatu egin zen, Rosen antzera, bere amaren aurka eta gizartearen kontra, hori pentsaezina zen garai batean. Bere istorio propioa zeukan pertsonaian bilakatu nahi zen, eta horrela lortu zuen. Artearen zale amorratua zen, eta gaztetatik maitemindu zen zeramikagintzaz.
Beatrice Wood 105 urtez bizi izan zen, eta topera aprobetxatu zituen denak. New Yorkeko Upper East Siden zeukan luxuzko bizitza albo batera utzi zuen Parisen zerotik hasteko. Berak idatzitako 'I Shock Myself' biografian irakur daitekeenez, une horretatik aurrera ezagutu zuen 'askatasuna' hitzaren esanahia. Luxua ez zegoen berarentzat eginda. Indiako zientzialari ezagun batekin maitemindu zen, baina familiak ez zuen inoiz harreman hori onartuko. Hala eta guztiz ere, Wood Indiara joan zen, berarekin egoteko. Inoiz ez da gizonaren izena publikoa egin, baina ezkondu egin zirela aitortu zuen berak.
Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Estatu Batuetara itzultzera behartuta ikusi zuen bere burua. Bertan antzerki konpainia frantziar batean hasi zen eta hainbat funtzio egin zituen. Henri-Pierre Roché idazle frantziarrarekin batera 'The blind man' (1917) aldizkaria sortu zuen, dadaismoaren aitzindaria izan ziren argitalpenak publikatuz. Man Ray, Francis Picabia edo Marcel Duchamp bezalako artista ospetsuekin aritu zen Wood, haietatik ikasiz. Zeramika eskolak eman zituen ondoren, eta 1947an, Kalifornian instalatu zen.
104 urte zituenean lan egiteari utzi egin behar izan zion. 105 urte bete eta bederatzi egunetara hil zen, 1998an. 'Titanic' pelikula bere heriotza baino hilabete gutxi batuk arinago estreinatu zen, baina Beatrice ezin izan zen zinemara joan. Arrazoi horrengatik, James Cameron eta Gloria Stuart (Rose nagusitan interpretatzen zuena) bere etxera joan ziren filmaren bideoarekin, etxean ikus zezan. Berak baina, ez zuen ikusi nahi izan. «Oso berandu da nire bizitzan triste jartzeko», argudiatu zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.