Euskal Telebistako arduradunek kate publikoaren udazkeneko programazio berria aurkeztu dute astearte honetan Gasteizko FesTValen, Europa Jauregian egin den ekitaldi batean. Unai Iparragirre zuzendariak hartu du hitza, aurkezle, kolaboratzaile eta saioetako aktore ugarirekin batera. Berarekin izan dira, besteak beste, Xabier Madariaga, Miren Nogales, Julen Telleria, Maialen Arzallus, Xabier Sukia, Iker Villa, Ilaski Serrano, Klaudio Landa, Mikel Pagadi, eta 'Go!azen' telesaileko Kimetz Etxabe, Julen Taboada eta Irati Marin.
Publicidad
Aurreratu dutenez, ETB1eko programazioari dagokionez, denboraldi berriko estreinaldien artean dago Xabier Madariagak aurkeztutako 'Ametsen Arbola'. Bertan, «Euskal Herriko eskola batean landatuko dute astero ametsen arbola, hau da, ikasleek euren ametsak zintzilikatuko dituzte, baina desio horiek ez dira eurentzat izango, beste pertsona batentzat baizik. Arbolak hiru amets aukeratuko ditu saio bakoitzean, eta Madariagak egia bihurtuko ditu senide eta ingurukoen laguntzaz», esan dute.
Bestalde, bueltan izango dugu 'Ztanda' lehiaketa ETB1en eta Barbara Goenagak eta Iker Villak gidatutako talent showaren nobedadeetako bat izango da etxeko ikusleek aukeratu ahal izango dutela zein lehiakide kaleratuko den eta zein salbatu saio bakoitzeko amaierako dueluan. Miriam Lujua iazko irabazleak bezala, aurten garaipena eskuratzen duen abeslariak 15.000 euroko saria eskuratuko du.
Udako etapa amaituta, Miren Nogalesek Julen Telleria izango du berriz ere lagun ostegunero Bilboko Erriberako merkatutik egingo duten 'Gora Bihotzak' talk-showan, eta Klaudio Landak gidatutako 'Hamaika Entzuteko' eztabaida saioan aktualitatea eta gai sozialak jorratzen jarraituko dute.
Hori gutxi balitz, 'Ur Handitan' saioaren bi atal berezi izango ditugu ikusgai udazken honetan Xabier Madariagaren eskutik: lehena urrian, Palestinaren eta Israelen arteko gatazka aztertzeko; bigarrena abenduan, EITB Maratoiaren ingurukoa. Eta azaroan denboraldi berriak (hamaikagarrena biek ala biek) abiatuko dituzte 'Go!azen' telesailak eta 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak.
Publicidad
Astelehenetik ostiralera, programazioan jarraituko dute 'Biba Zuek!', 'Mihiluze', 'Txoriene' eta 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioek. Eta dagokion esparruan dibulgazio lana egingo dute, berriz, 'Teknopolis', 'Artefaktua', 'Hitzetik Hortzera' eta 'EITB Kultura' saioek astero.
Eta kiroletan, nobedade nagusia da Lehen Mailako futbolaren itzulera EITBra, bi hamarkadaren buruan. Izan ere, euskal taldeek 2024-2025 denboraldian EA Sports Ligan astelehenetan jokatuko dituzten partidak emango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Horrekin batera, Winter Series zesta punta txapelketaren laugarren edizioaz gozatu ahal izango dugu, astelehen gauetan baita ere. Kros lasterketei arreta berezia eskainiko zaie, esku pilota eta herri kirol emankizunak ahaztu gabe. Bestalde, egunerokotasunean horrenbesteko presentzia ez duten euskal kirolariei tartea eskaintzen jarraituko du 'Helmuga' saioak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.