Borrar
Arriaga antzokiko plaza moztuta, Bilboko ez jaietako ez 'txupinazoa'n. Pankra Nieto
Ez

Ez

Adarraren puntan ·

Domingo, 6 de septiembre 2020, 22:43

Covid malapartatu honek gure bizitzak iraultzen jarraitu nahi du etengabeki.

Mamorroen eskutik 'ezezkoen' garaia heldu omen zaigu. Egoerak hitz berriak ekarri dizkigu. Orain, esate baterako, 'ez-jaiak' ditugu. Azken bolada honetan hain maiz eta hainbesteko naturaltasunez hitz egin da haiei buruz, non badirudien betidanik existitu izan direla. Baina, egia esan, guztiz berria da, eta definizio berri bat asmatu beharko litzateke horretarako. Horrelako zerbait: 'Ez-jaia': jai bati jendea, jaietako programa eta alkohola kentzen dizkiozunean geratzen dena, nahiz eta batzuetan ezkutuan ospatzen dituzten gazte talde isolatuak izan«.

'Ez-jaiez' gain, 'ez-kontzertuak' ere jar ditzakegu. Kasu honetan, bi eratakoak. Aurrez aurreko ez-kontzertuak eserita ikusi behar dira, segurtasun-distantzia mantenduz eta maskara aurpegian. Kantautoreak edo antzekoak direnean, ia benetako kontzertuak bezalakoak dira, baina rock edo soul estiloetan... ez da gauza bera. Beste modalitatea 'streaming erako ez-kontzertua' da. Antzoki huts bateko oholtzatik edo artistaren egongelatik egin daiteke. Azken hauek hasieran bitxiak izan daitezke, batez ere non bizi diren ikusteak duen morboagatik, baina nire uste apalean, azkenean nahiko nekagarriak bilakatzen dira eta ez diote inolako mesederik egiten artistari.

Nire lagun irakasleek, konfinamendu garaian etxetik egindako 'ez-eskolen' berri ere eman zidaten. Hainbeste oztopo teknologiko eta zarata gainditu behar zutenez, gehiegitan izugarrizko nahaspila izaten zen. Zalantzarik gabe, hau guztia amaitzen denean, une hartako kontakizunak argumentu gisa erabiliko dira umorezko film bikainak egiteko.

Ohitzea kostako zaigun beste ezohiko gertaera bat ez-futbolarena da. Borondate onez jokatzen badugu ere, harmailak hutsik edo publiko fake batekin ikusteak iruzur-kutsu saihestezina uzten digu. Egia da, baita ere, honen haritik nolabaiteko justizia poetikoa sortzen ari dela: txapeldunen ligako finalak Solokoetxe-Apurtuarte baten antzeko publikoa du estadioan. Azken finean, publikoz betetako harmailek ematen duten epika barik, bi kasuetan geratzen dena antzekoa da: baloi bati ostikoak ematen tematutako hogeita bi gazte, besterik ez.

Geratzen zaigun aukera bakarra lagunekin futbol-partidak 'ez-tabernetan' (ez-egunkariak, ez-barran kontsumitzea) ikustea da, distantziak gordez... ez, eskerrik asko.

'Ez-txertoak' irauten duen bitartean, 'ez-politika' noraezean dabilen artean, tunelaren 'ez-irteera' ikusten jarraitzen dugu. Garai honetako munduko agintari batzuk 'ez-birusaren' predikatzaileak dira, euren populaziotik milaka hiltzen diren bitartean, eta estatu honetan errege emeritua, hamarkadetan zehar goraipamen gehien jaso duen figura publikoa, «ez-meritu»dun bihurtu da bere merituengatik.

'Ez' asko dira, egia da, eta ez dakigu oraindik zenbat 'ez' berri sortu daitezkeen. Baina positiboak izaten saiatu beharko dugu. Agian hau guztia aukera ona izango da beste plazerak, beste zereginak deskubritzeko, edo ahaztuta genituen beste batzuk berreskuratzeko. Garik abesten duen moduan, esperantzara kondenaturik gaude. Eutsi goiari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ez