Lehen belar ernamuinak agertzeko aukera aurkeztu du. PRAKASH MATHEMA

Everesten landaredia hazten hasia da klima aldaketaren ondorioz

EKOLOGIA ·

Gaur egun zonaldeak Asiako 1.400 milioi pertsonarentzat ura hornitzen du

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 20 de enero 2020, 23:43

Everesten landaredia hazten hasia da klima aldaketaren ondorioz. Himalaya lurreko gunerik altuena da eta bertako baldintzek egun arte ez dute bizitza begetalik izateko aukerarik ahalbidetu. Dena den, lurreko tenperatura gero eta handiagoa denez, gero eta azkarrago berotzen da eta egoera horrek lehen belar ernamuinak agertzeko aukera aurkeztu du. Hala, landareen agertzeak mendien ur horniketan eragin nabarmena izan dezake. Gaur egun Everesten zonaldeak Asiako 1.400 milioi pertsonari hornitzen die ura.

Publicidad

Aipatu bezala landaredia munduko tontorrik altuenean ageri da. Hortaz, nazioarteko zientifiko ezberdinak kezkatu ditu egoera honek, milioika biztanlerentzat izan ditzakeen ondorio negatiboengatik, hain zuzen. Munduko gunerik altuena izateaz gain, Everest eta Himalayako eskualdeak nazioartean azkarren berotzen diren esparruak dira

Aurkikuntza Erresuma Batuko Exeter Unibertsitateak egin zuen 1993tik 2018. urtera arte sateliteek igortzen zituzten datuak alderatu ondoren. Zehatzago esanda, ikerlari hauek jada 5.000-6.000 metroko garaiera inguruan belarra hazten hasi zela eman zuten ezagutzera. Ikerketa honek soilik aldaketa hauxe eman eman zuen ezagutzera, ez baitu egoera larri hau zergatik ematen ote den sakonago aztertu. Landaredi honek ura kontsumitu egingo du bizirauteko eta hori arazo larria izan daiteke, gaur egun Asiako 1.400 milioi pertsona inguruk edaten baitute bertako ura.

Gune artikoan egindako beste ikerketa batzuek erakutsi zutenez, landarediaren hedapenak lurraren tenperatura gero eta handiagoa izatea dakar, landareek argia eta beroa xurgatzen baitituzte. Horregatik, datu txarra da hauxe Himalayaren zonaldearentzat, elur eta izotzaren urtze azkarragoa eragingo baitu, eta ondorioz gero eta uholde gehiago gertatuko dira.

Halaber, ikerketa hauek ezagutzera eman zutenez, egun gutxi dakigu ekosistema honi buruz eta landareen bidezko uraren lurruntzeak tenperaturak erregulatzen ere lagundu dezake. Hala, ikertzaile hauek esparru horretan ikerketa gehiago abian jartzeko eskua luzatu diete herrialde ezberdinetako ikertzaile taldeei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad