Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 21 de mayo 2019, 23:05
Eusko Jaurlaritzak 93 etxebizitza laga dizkie irabazi asmorik gabeko erakundeei, honen bitartez gizarte beharrei erantzuteko asmoz. Esparru hauek euskal gizarteratzearen inguruko programei arreta emateko erabiliko dira.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak utzitako etxeak kasu konkretu batzuetara bideratzen dira: genero indarkeriaren biktima diren emakumeei, gizarte bazterketarako arriskuan dauden pertsonei, ostatu emandako pertsonei edota indarkeria terroristaren biktimei besteak beste.
Hainbat dira etxebizitza hauek erabiltzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeak. Gurutze Gorria, CEAR eta Caritas erakundeek 47 etxe kudeatzen dituzte, lagatako etxebizitzen erdia baino gehiago. CEAR eta Gurutze Gorria erakundeek hauetako 31 errefuxiatuak hartzeko baliatzen dituzte. Caritasek, berriz, 16 gizarte bazterketarako arriskuan dauden pertsonak hartzeko erabiltzen ditu.
Halaber, beste 29 etxebizitza beste sail eta herri erakunde batzuek kudeatzen dituzte. Esparru hauek desgaitasunak dituzten pertsonei edo buruko gaixotasunak dituztenei ostatu emateko, babesgabetasun egoeran dauden adingabeei aterpe emateko edota beste laguntza programa batzuk garatzeko bideratzen dira.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundi eta Udaletxeek 27 etxebizitza kudeatzen dituzte: Arabako Foru Aldundiak bederatzi, Bizkaikoak sei eta Gipuzkoakoak, berriz, hiru. Era berean, Laudioko Udalak bi etxe ditu, Amurriokoak hiru, Elgoibarkoak bi, Bergarakoak bat eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak beste hiru.
2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planak etxe publikoen beste erabilera estrategiko batzuk ere aurreikusten ditu. Etxebizitzak honako programa hauetarako erabiltzen dira: Housing First programarako 100 pisu, etxegabetzeen aurkako ordezko bizitokirako programarako beste 60, eta genero indarkeriaren aurrean ordezko bizitokiko programarako 60 gehiago. Esparru horiek programa horiei euskarri emateko gauzatzen dira
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.