Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Ikastetxe bateko ikasleen mantalak esekitokietan zintzilik daude. ALBERTO ESTEVEZ / EFE
Eusko Jaurlaritzak 96 eskola jazarpen hauteman zituen pasa den ikasturtean

Eusko Jaurlaritzak 96 eskola jazarpen hauteman zituen pasa den ikasturtean

Datu hauxe azken hiru ikasturteotako altuena da

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 8 de diciembre 2019, 23:09

Eusko Jaurlaritzak 96 eskola jazarpen hauteman zituen pasa den ikasturtean. Datu hauxe azken hiru ikasturteotako altuena eta datuak aztertzen hasi zirenetik bigarren altuena da. Kopuru hauxe soilik 2015-2016ko ikasturtean gainditu zen, 121 kasu identifikatu zituztenean.

Pasa den urteko ikasturtean 2017-2018. urtean baino 202 kasu gehiago ikertu zituen Jaurlaritzak, orotara 755. Aztertutako kasuen %12,72 zehaztu dituzte eskolako jazarpen modura.

Datuok ostegunean, abenduak 5, eman zituen ezagutzera Donostian Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Bertan Uriarterekin batera, Jose Angel Ayucar Hezkuntzako Ikuskaritza zerbitzuko ikuskatzaile nagusia eta Xabier Aizpurua Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (Isei) zuzendaria egon ziren.

Uriarte sailburuak nabarmendu zuenez, gizarteak sentsibilizazio handiagoa duelako identifikatzen dira eskola jazarpen gehiago. Hauen gehiengoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gertatu egiten dira. Azken ikasturteko kasuen %53, hau da, 50 bertan gertatu dira. Era berean, Lehen Hezkuntzan %41 antzeman dituzte, 39. Haur Hezkuntzan, berriz, %6a, zazpi. Gainera, jazarpena edota abusu sexuala burutu egin dute lau pertsonak. Halaber, ikertutako kasuen %23a Internet edota Sare Sozialen bitartez izan da.

Hauetako gehiengoak bazterketa eta marginazio soziala jasan du %46ak, 44 kasuk, hain zuzen. Bestalde, hitzezko erasoak 30 kasu izan dira, aztertutakoen %31. Gainera haur eta gazte hauetako %6ari, hau da, sei pertsonari eraso fisikoa egin diete eta beste seiri, %6 beldurra eragin, xantaia edota mehatxuak egin dizkiete.

Kasu guztiak ikastetxe ezberdinetan konpontzen saiatzen dira. Dena den, larrienak fiskaltzara eraman ohi dituzte. Pasa den urteko ikasturtean sei eta aurrekoan, aldiz, lau alditan jo zuten fiskaltzara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eusko Jaurlaritzak 96 eskola jazarpen hauteman zituen pasa den ikasturtean