Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 16 de julio 2019, 21:10
Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak 'Brexitaren ondorioak integrazio prozesu politikoan eta ekonomikoan' kurtsoa eskainiko du irailean Udako Ikastaroen barnean.
Ikastaro honek Erresuma Batua Europako Batasunetik at egoteak Europan ez ezik, Erresuma Batuan bertan ere eragingo dituen ondorio politiko eta ekonomikoak izango ditu hizpide. Era berean, testuinguru geopolitiko globalean eragingo dituen ondorio ekonomiko eta politikoak egongo dira aztergai.
Halaber, eztabaidagai egongo da ikastaroan Europar Batasuneko bazkide batek batasun hori bertan behera uzteak, Europa integratzeko bide korapilatsuan izan dezakeen eragina.
Ikastaroa irailaren 12an eta 13an eskainiko da Donostian. Lehenengo egunean Erresuma Batuaren erretiratze prozesua egongo da aztergai eta erretiratze horrek izan ditzakeen eragin politikoak jorratuko dira, herritarren eskubideei arreta berezia ipiniz.
Bigarren egunean, berriz, erretiratzeak izan ditzakeen eragin ekonomikoak landuko dira. Zehatzago esanda, Brexitak euskal ekonomian eta enpresetan dituen ondorioak zehaztuko dira eta gogoeta egingo da balizko egoerei eta merkataritzako eta inbertsioko ondorioei buruz.
Britainiarrek Europar Batasuna uztea erabaki zuten 2016ko ekainean erreferendum bidez. Bozketaren emaitzak oso parekatuak izan ziren: botoen %51,9, erretiratzearen alde; eta %48,1, Europar Batasunetik kanpo geratzearen aurka.
2017ko martxoan erretiratzeko negoziazioa hasi zenetik, ziurgabetasuna etengabea izan da eta Europar Batasunak eta Erresuma Batuak 2018ko azaroan erretiratzeko akordioa lortu zuten. Edonola ere, Parlamentu Britainiarrak behin baino gehiagotan gaitzetsi du hitzarmen hori.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.