Eusko Ikaskuntzak etxe berria dauka. Astearte honetan egoitza berria estreinatu du. Donostiako Bergara kaleko 19. zenbakian daude orain erakundearen bulego berriak. Ate zabalik. Izan ere, bazkideak eta interesa izan dezaketen pertsonak sar daitezke hemendik aurrera. Aurrez-aurreko erlazioa lantzeko, proiektua behar den moduan azaltzeko. 106 urteko ibiltaritza izan zituen Eusko Ikaskuntzak Miramar Jauregiko espazioan.
Publicidad
Lokal berriak 250 metro karratuko azalera dauka, bi solairutan banatuta. Hamar pertsonek lan egingo dute bertan. Egoitza bilerak eta topaketak egiteko prestatuta dago. Donostiako txoko honekin, Euskal Herriko hiriburu guztietan presentzia zaintzen jarraituko du Eusko Ikaskuntzak.
Inaugurazio ekitaldian Ana Urkiza lehendakariak eta Eneko Goia alkateak hartu dute hitza. Gainera, bertan izan dira Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako ordezkariak Manu Olariaga eta Josemanuel Bujanda; Iñaki Zabaleta, erakundeko idazkari nagusia; Yosu Arraiz, Gipuzkoako Foru Aldundiko kontseilukidea; Joseba K. Pérez de Heredia Arabako Foru Aldundiko kontseilukidea; Javier Arakama Nafarroako Gobernuko kontseilukidea; eta Javier Retegi eta Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzaren lehendakari ohiak (lehenengoak, 2002-2008 epealdian eta bigarrenak, 2012-2020 bitartean).
Ana Urkiza lehendakariarentzat «egoitza berri hau aldaketa bat suposatzen du: ez bakarrik itxura gaurkotu eta modernoagatik, baizik eta asmoetan ere agerikoa delako kalera irekitzen garela«. Lokal berriaren irisgarritasuna ere goraipatu du: »Topaleku eta lanerako gunea izan nahi dugu, sinergiak bultzatu eta elkarlanerako aukerak biderkatuko dituena bazkide zein eragileengandik gertuago gaudelarik». Honetaz gain, leku propioa izateak «aspaldiko nahia izan da Eusko Ikaskuntzarentzat egoitza propioa kudeatu eta azken agintaldietako zuzendaritzetan presente egon den beharra».
Eneko Goia alkatearen esanetan, «Donostiaren erdigunean Eusko Ikaskuntza izatea ohore bat da, jakintza eta pentsamendurako ezinbestekoa da».
Eta orain arte, zenbait egoitza izan ditu Eusko Ikaskuntzak? Erakundea 1918an sortu zenetik bere bosgarren egoitza nagusia da Bergara kaleko hau. Lehen etapan, Gerra Zibila hasi arte, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egon zen. 1978an berrezarri ondoren, bulegoak izan zituen Txurruka kaleko 7an (1982-1987), Legazpi kaleko 10ean (1987-1994) eta Miramar jauregian (1994-2023). Azken hamabost hilabeteotan, erakundeak Donostian (Foruen pasealekua) eta Usurbilen (Txikierdi poligonoa) dituen lokal osagarrietan jarraitu du jardunean, behin-behinean.
Publicidad
Erakundeak lokal berria erakusteko ate irekiak iragarri ditu. Aste osoan, alegia, hilaren 23tik 26ra ate irekiak antolatu dituzte. Asteazkenetik ostiralera 16.00etatik 18.00etara bitartean, eta larunbatean goizeko 10.00etatik 13.00etara.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.