Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 10 de agosto 2021, 18:59
Euskarazko unibertsitate liburuak burutzeko deialdia abian da. Hala, euskarazko eskaintza anitza eta gaurkotua izateko asmoz, Udako Euskal Unibertsitateak hiru diru-poltsa jarri ditu martxan Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, unibertsitateko ikasleentzat ezinbestekoak baitira materia ezberdinetako liburu espezializatuak izatea.
UEUk burutzen dituen ikasgai guztietako liburuak onartuko dira deialdiotan, hala nola, antropologia, antzerkia, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisikea, glotodidaktikea, historia, hizkuntzalaritzea, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpengintza, kazetaritza, komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea edota gastronomia.
Nahi duen orok esku hartu dezake bertan, nahiz eta UEUtik batez ere egun bitarte unibertsitateko euskarazko libururik idatzi ez dutenak animatu. Izan ere, idazleen zerrenda ahalik eta luzeena eta anitzena izan dadila nahi du Udako Euskal Unibertsitateak, baita gazteek horiek lantzeko aukera izatea ere. Hori dela medio, autore gazteen lanak gehiago baloratuko dira, baita kide gazteak dituzten lantaldeek landutakoak ere.
Euskarazko unibertsitate liburuak idazteko deialdia urriaren 10 bitarte egongo da zabalik. Hiru poltsa horietako onuradun bakoitzari guztira 3.000 euroko diru-laguntza emango zaie, eta, hitzarmenak 12 hilabeteko indarra izango du. Behin epaimahaiak proposamen guztiak ikertuta, abenduan emango du ezagutzera UEUk zeintzuk diren hiru liburu irabazleak. Nahi duen edonork deialdiaren informazio gehiago dauka eskuragarri Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.