Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 5 de mayo 2023, 00:05
Euskal letren plaza bihurtuko da Zarautz asteburu honetan. Literaturia ospatuko du, alegia, euskarazko literaturari bakarrik eskainitako jaialdia. Ostirala eta igandea bitartean, egitarau zabala izango da. Horrela, Lege Zaharren Enparantzan, liburu azoka eta liburu aurkezpenak izango diren bitartean; Modelo aretoan, ikuskizunak, musika, mahai-inguruak eta solasaldiak gailenduko dira.
Halaber, ostiral honetan bertan, Modelo aretoan, 'Azken oturuntza. Ez dakit norentzat izan daitekeen interesgarria' antzerkia (20.15ean, 8 euro) Aner Euzkitze, Oihana eta Haizea Arana eta Leire Vargasen eskutik. Larunbatean, ipuin-kontaketa musikatua, 'Basoko sekretuak' izenburupean (11.00) eta 12.30ean, 'Erreteneko kronikak. Loreak belaunetan' dokumentala eta mahai-ingurua egongo dira.
Bestetik, Lege Zaharren enparantzan, eguerdian, azokaren irekiera eta liburu aurkezpenak izango dira, goiz zein arratsaldean. Eta hori nahikoa ez balitz, Kalakan taldearen erritmoekin bukatuko da eguna Modelo aretoan. 2009an sortu zen taldea Baxe Nafarroan eta 2010ean grabatu zuten beraien lehen diskoa. Ordutik, 7 lan kaleratu dituzte dagoeneko.
Igandean, Literaturia 2023 agurtuko da baina egun osoan hainbat proposamen izango dira. Eguna poezia errezitaldi musikatuarekin abiatuko da (11.00etan), 'Mare, Ilargiaren poemak' izenburupean. 12.30ean, Itziar Ugartek, Uxue Apaolazak eta Ines Osinagak solasaldia eskainiko dute, 'Bihurguneak eta bideak elkarrizketan' titulupean. Ekimen hauek Modelo aretoan izango dira. Lege Zaharren enparantzan, aurreko egunean bezala, azoka eta liburu aurkezpen gehiagorekin osatuta egongo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.