Jende ugari aurreko edizio baten ere. D. V.

Euskarazko literatura, jaun eta jabe Zarautzen

Literaturiaren hamabosgarren edizioak liburu azoka eta aurkezpenak eskaintzeaz gain, ikuskizunak, musika, mahai-inguruak eta solasaldiak ere bildu ditu asteburu honetan

Leire Larrazabal

Lunes, 8 de mayo 2023, 10:19

Literaturiaren hamabosgarren edizioak izugarrizko arrakasta izan du asteburu honetan Zarautzen. Euskarazko literaturari bakarrik eskainitako jaialdia dugu hauxe, eta hiru egunez euskal letren plaza bihurtu da udalerria.

Publicidad

Bi eszenatoki nagusi izan ditu autengo Literaturiak. Alde batetik, Lege Zaharren Enparantzan, liburu azoka eta liburu aurkezpenekin. Bestetik, Modelo aretoan, ikuskizunak, musika, mahai-inguruak eta solasaldiak gailendu direlarik. Baina haurrek ere izan dute beraien txokoa, izan ere, Literattipia atalean, Amaia Elizagoien eta Irati Celestinok eskainitako 'Basoko sekretuak' ipuin kontaketa musikatuarekin gozatu ahal izan dute Etxezabala aretoan.

Literaturia ostiralean abiatu zen, bi proposamen nagusirekin. Jon Benitoren manifestuak eman zion hasiera eta, ondoren, Aner Euzkitze, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Aranak jaialdirako espresuki sortutako 'Azken oturuntza' eskaini zuten.

Azokak larunbatean zabaldu zituen ateak, liburutegiek eta argitaletxeek beraien postuak jarri ostean. Jende andana ibili zen asteburu guztian, liburuak miatuz eta erosiz. Musika Kalakan taldekoek jarri zuten, kontzertua eskainiz. Lanartea Euskararen Profesionalen Elkarteko kideek 'Erreteneko kronikak' emanaldia eskaini zuten eta Ane Garciak eta Eider Perezek, 'Hitz esana' performance poetikoa plazaratu zuten. Nabarmentzekoa ere igandeko programa. Jon Martinek 'Mare' errezitaldi musikatua gidatu zuen.

XV. Literaturia jaialdiak 'Bihurguneak eta bideak elkarrizketan' emanaldiarekin bukatu zuen. Datorren urtean, gehiago!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad