Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas pone en alerta a Erandio
Ekimen honen baitan orotara hamabi ikus-entzunezko estreinatuko dituzte negu amaiera bitarte. UEMA
Euskarazko ekoizpenen eskaintza oparoa eskainiko du Zinuema egitasmoak Euskal Herriko lau udalerritan

Euskarazko ekoizpenen eskaintza oparoa eskainiko du Zinuema egitasmoak Euskal Herriko lau udalerritan

Igorren, Etxarri-Aranatzen, Azpeitian eta Ataunen askotariko film eta dokumentalak proiektatuko dituzte eta froga pilotu honek harrera ona badu, eskaintza zabaltzea da asmoa

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 29 de octubre 2022, 22:53

Euskarazko ekoizpenen eskaintza oparoa eskainiko du Zinuema egitasmoak Euskal Herriko lau udalerritan. Ekimen honen baitan orotara hamabi ikus-entzunezko estreinatuko dituzte negu amaiera bitarte, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren lau herritan, hala nola, Igorren (Lasarte aretoan), Etxarri-Aranatzen (Kultur Etxean), Azpeitian (Soreasu Antzokian) eta Ataunen (Herri Antzokian). Bertan askotariko film eta dokumentalak proiektatuko dituzte eta froga pilotu honek harrera ona badu eskaintza zabaltzea da asmoa.

Zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza eskasari buelta bat emateko asmoz jarri dute abian ekimen hauxe UEMAk eta Tinko Filmeak elkarteak. UEMAk toki-administrazio gisa apustu sendo hauxe egitea erabaki du. Era berean, Tinko Filmeak-ek euskarazko zinema komertzialaren eskaintza gabeziari erantzutea du erronkatzat.

Izan ere, gaur egun euskarazko filmak eskasak dira Euskal Herriko zinema aretoetan. Bertako ekoizleek gehienez jota euskarazko 2-3 film kaleratzen dituzte urtero eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Zineuskadi erakundeak 10-12 lan inguru bikoizten ditu urtean, horien gehiengoa etxeko txikienentzat direlarik.

Ekoizpenok ikuskatzeko saio bakoitzeko sarrerez gainera bonu sistema bat ere jarriko dute martxan, 20 euroren truke 10 eduki malgutasunez ikusteko aukera ahalbidetuko duena. 1.500 bonu jarriko dira salgai, eta bonook sarrera-txartelarekin trukatu beharko dira emanaldien aurretik. Bonua erosten duten norbanakoek sarrerak merkeago izango dituzte, eguneko txartela erosten duten pertsonek baino, alegia.

Emanaldien ondoren ikusleen iritzia jasotzeko balorazio-inkestak gauzatuko dituzte. UEMAtik eta Tinko Filmeak elkartetik beharrezkotzat jotzen dute ikusleen balorazioa. Zein formatu gustatu zaien, sarrera merkea ala garestia iruditu ote zaien edota berriro egitasmo honetara bertaratuko diren jakiteko ezinbestekoak baitira inkestok. Inkesta erantzuten duten guztien artean 55 hazbeteko wifi telebista bat zozketatuko dute.

Nahi duen edonork ekimenaren inguruan informazio gehiago kontsultatu nahi izanez gero, egitasmoaren harira sortu duten webgunean bisitatu daiteke, www.zinuema.eus.

  • Azaroak 25-27 Zure Platerean Hasten da Mundua

  • Abenduak 2-4 Izurde Mutikoa

  • Abenduak 9-11 Filmazpit Lupin III

  • Abenduak 18 EH Bertso Txapelketa Nagusia

  • Abenduak 28-30 The Snow Queen

  • Abenduak 30- Urtarrilak 1 Deskantsua

  • Urtarrilak 6-8 Nire Zirkua

  • Urtarrilak 13-15 Black is Beltza II: Ainhoa

  • Urtarrilak 20-22 Goazen 9.0, Azken kapituluaren aurreestreinaldia

  • Urtarrilak 27-29 Irabazi Arte 2.0, Lehen kapituluaren aurreestreinaldia

  • Otsailak 3-5 Gabi

  • Otsailak 10-12 Emakumea film laburrean dokumental sorta

  • Otsailak 17-19 Elkano Lehen Mundu Bira

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskarazko ekoizpenen eskaintza oparoa eskainiko du Zinuema egitasmoak Euskal Herriko lau udalerritan