paul picado
Viernes, 9 de diciembre 2022, 10:22
Euskarazko bideojokoak ere bilduko ditu aurtengo Durangoko Azokak, Gamer Gela delakoan. Game Erauntsiak antolatu du jarduera eta abenduaren 9tik aurrera egongo da hor, azokako areto nagusian, Kabia gune esan dioten gunean. Euskarazko bideojokoen berri emateaz gain, jolasteko aukera ere izango du bertaratzen denak.
Publicidad
Goizeko 10.30ean abiatuko da jarduera eta goizez eta arratsaldez egongo da irekita hurrengo egunetan, azaroaren 11 arte, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era. Lehen egun horretan, Rolariak elkarteak ere parte hartuko du. Zehazki, arratsaldean, 'Rola euskaraz. Zer? Nola? Zergatik?' izeneko mahai-ingurua antolatu dute, 17.30ean, rol jokoei buruz hitz egiteko. Azokan bertan, euskarazko rol joko interesgarrienen bilduma ere ikusgai jarriko dute.
Game Erauntsiak elkarteak bere webgunean adierazi duenez, iazko Durangoko Azokan IV. Sormen Beka irabazi zuen Ibai Aizpurua garatzaileak bere bideojoko berria aurkeztuko du, 'Barraka' izenekoa, 10.30ean. Horrez gain, Eneko Zubiaurrek, Nafarroako Moonatic Studios estudioko kideak, datorren urtean kaleratuko duen 'One Last Breath' izeneko abenturazko bideojokoa aurkeztuko du, 11.30etik aurrera.
Bestalde, Eider Eibar ilustratzaileak garatu duen 'Kokojokoak' izeneko bideojokoa azalduko du, 11.30etik aurrera ere bai. Iskander Sagarminagarekin batera sortu duen irudimena pizteko euskarazko joko interkatiboa da. Helburua da bideojokoa amaituta, haurrek marrazteko eta eskulanak egiteko gogoa izaten jarraitzea. Doan da, eta online zein gailu mugikorretan joka daiteke.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.