Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Martes, 5 de septiembre 2017, 02:04
Beste urte batez ere, Sopelak 'Euskaraz olgetan' programa jarri du martxan. Honen bidez, euskara sustatu eta familiartean joko eta tailerren bidez erabiltzea bilatzen du herri bizkaitarreko udalak. Helburua modu erraz, arin eta dibertigarrian hizkuntza lantzea da, eta jarduera hauetatik kalera eramatea Sopelan euskal hizkuntza sarriago entzuteko. Horrela, pausoz pauso, benetako elebitasuna lortzea espero du Udalak.
Programa duela urte batzuk sortu zen eta aurtengo honetan ere iazko dinamika berdina erabiliko dute antolatzaileek. Hilabetean behin nagusientzako ekintzak antolatuko dira. Hauetan, euskarazko jokoak ikasiko dituzte ondoren beraiek bakoitzaren etxean umeekin euskaraz jolas dezan.
Astero bi orduz iraila eta urriko hilabeteetan Urgitxieta plazan ekintzak burutuko dituzte goizeko eguerdiko 12.00tik 14.00ra. Beste batzuen artean, gurasoek euskaraz kirola egin, sukaldatu, ipuinak kontatu edota eskulturak egiten ikasiko dute. Horrez gain, familia osoak parte har lezakeen ekintzak ere egongo dira. Adibidez, puzgarrien parkea, euskal diskofesta zein makilatze tailerra.
Uribe kosta osoan nagusi den ekintza da eta garrantzia handia hartu du herritarren artean. Hau da, Sopelaz gain, programa Urduliz, Gorliz, Lemoiz eta Plentziako herrietan ere sustatu da. Izan ere, azken honetan ginkana moduko bat antolatuko da datorren irailaren 22an, udalerriko kaleetan zehar. Baina pailazoak, zirku tailerra, talde eta jolas kooperatiboak eta sukaldaritza tailerrean ume, guraso zein aitonek tarte dibertigarria igaro dezakete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.