Euskal diasporak hainbat ekimen antolatu ditu
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019 ·
Hauxe Etxepare Euskal Institutuak atzerriko zenbait unibertsitaterekin elkarlanean adostutako ekimena daSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019 ·
Hauxe Etxepare Euskal Institutuak atzerriko zenbait unibertsitaterekin elkarlanean adostutako ekimena daUNAI SARRIUGARTE
Lunes, 2 de diciembre 2019, 22:19
Euskararen Nazioarteko Eguna dela bide, euskal diasporak hainbat ekimen antolatu ditu. Izan ere, Etxepare Euskal Institutuko nazioarteko irakurletza sarearen baitan, oihartzuna Europako nahiz Ameriketako zenbait txokotara iritsiko da. Hauxe Etxepare Euskal Institutuak atzerriko zenbait unibertsitaterekin elkarlanean adostutako ekimena da.
Atzerrian gaur egun 1.800 ikasletik gora dihardute euskara eta euskal ikasketak jorratzen. Ekimen honetan ikasle nahiz irakasle ezberdinek hartuko dute esku. Era berean, 29 euskara irakurle ditu Etxepare Euskal Institutuak atzerritik sakabanatuta. Irakurle hauexek euskara eta euskal kultura klaseak emateaz gain, euskal bizimodu eta tradizioen eredu eta bultzatzaile dira euskal diasporan. Irakurle hauexek Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean egitasmo ugari antolatu ohi dituzte urtean barrena.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskal kulturarekin edota euskarekin erlazionatutako hainbat ekintza antolatu dira herrialde ezberdinetan: Txileko Santiagon, Boisen, Mexiko hirian, Poznan, Helsinkin, Parisen, Frankfurten, Chicagon, Berlinen, Konstantzan eta Bartzelonan, besteak beste. Ekintzok azaroaren 25an hasi ziren eta abenduaren 16a bitarte luzatuko dira.
Boisen atzo eta gaur euskal zinema eta euskal diasporaren nondik-norakoak aztertzen dituen argazkilaritza erakustaldi bat antolatu dute. Mexiko hirian, berriz, egunotan euskal ipuingintza hizpide duen rallye bat ospatzen dabiltza eta gaur, abenduak 3, izango da finala. Egun berberean, Chicagon euskara eta feminismoa ardatz dituen hitzaldi bat burutuko dute.
Bestalde, Europan ere hainbat ekimen antolatu dira. Alemanian hiru hiritan antolatu dira egitasmoak: batetik, Berlinen gaur euskara ikastaro laburra eta poesia irakurketa bat ospatuko dituzte; bestetik, Konstantza hirian euskal hizkuntzari eta kulturari buruzko informazioa banatzeaz gain, film erakusketa bat egingo dute; azkenik, Frankfurten abenduaren 6an euskarazko rapari buruzko hitzaldi bat emango dute.
Era berean, Helsinkin abenduaren 5ean herri kirolak, euskal dantza eta zenbait musika emanaldi eskainiko dituzte. Parisen, aldiz, dokumental baten proiekzioa, euskal kantagintzari buruzko mintzaldi bat eta bertsolaritza tailer praktiko bat egingo dituzte abenduaren 6an. Gainera, Poznanen euskal gaiei buruzko erakusketa bat, zinema emanaldi bat eta hizkuntza gutxituen ikus-entzunezkoak aztergai dituen mahai inguru bat egingo dute gaurtik eta abenduaren 16ra bitartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.