Borrar
La Bonoloto de hoy miércoles: comprobar resultados del 26 de febrero
Euskararen Gogoetagunearen lehen argitalpena aurkeztu du Euskaltzaindiak

Euskararen Gogoetagunearen lehen argitalpena aurkeztu du Euskaltzaindiak

Adituek ohartarazi dute euskara biziberritzeko prozesua dezelerazio-aldian sartzeko arriskua dagoela, eta horrelako txostenek euskararen erabilera indartzeko koordenatuak ezartzen dituzte

Zurekin

Martes, 2 de julio 2024, 11:12

Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea (I) argitalpena aurkeztu du, eta, Jon Sarasua egitasmoaren koordinatzaileak astelehen honetan Donostian egindako aurkezpenean azaldu duenez, 2022tik euskararen etorkizun ikuspegi artikulatua osatzeko ariketan eman dituen lanak biltzen ditu liburuak.

Sarasuarekin batera, prentsaurrekoan Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Nuria Agirre Laboral Kutxako Pertsona eta Baliabideen saileko zuzendaria izan dira. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren babesa du lanak.

Esan bezala, Euskararen Akademiak 2022an aurkeztu zuen Euskararen Gogoetagunea proiektua. Ordutik, Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez.

Honela, argitalpen berrian Gogoetagunearen ezaugarriak azaltzen dira, orain arte egitasmoak emandako emaitzekin batera: Olatz Altunak eta Jon Aizpuruak paratutako 'Euskararen egoera soziolinguistikoa: ikuspegi orokorra' ponentzia, eta Jon Sarasuak ondutako 'Euskararen etorkizun-ikuspegia (euskararen egoeraren diagnostikoaren sintesia)' ponentzia.

Agerraldian, Eider Mendozak eskerrak eman dizkie Gogoetagunearen lehen argitalpena ontzeko lanean aritu diren adituei eta egitasmoaren garrantzian jarri du azpimarra. «Euskararen biziberritze prozesua apalaldi batean sartzeko arriskuaz ohartarazten ari dira adituak eta, testuinguru horretan, lehen mailako garrantzia du espazio honek. Ikuspegi anitzak, epe luzeko begirada dutenak partekatuz eta aurrera begira eman beharreko lehentasunak ezarriz, euskararen erabilera indartzeko ekiteko koordenatuak ezartzen ari garelako elkarlanean», nabarmendu du.

Ildo horretan, Gipuzkoako Aldundiaren konpromisoa berretsi du Gogoetaguneak markatzen dituen «koordenatu horiek gure egin eta elkarlanean norabide horretan ekarpena egiteko», beti ere, «elkarlan ikuspegi batetik eta berritzaile izateko bokaziotik».

Bere aldetik, Andres Urrutiak gogorarazi du Euskaltzaindiaren zereginetako bat dela «euskara jagotea eta aitzinatzea», eta, hain zuzen, Gogoetagunean «euskarak bizi duen egoera» aztertzen ari direla, «gero hausnarketa horiek gizarteari eta erakundeei eskaintzeko».

Etorkizun ikuspegiak

Jon Sarasuak Euskararen Gogoetagunean orain arte egindakoak aletu ditu bere mintzaldian, eta bigarren argitalpen batek zer ekarriko duen ere aurreratu nahi izan du.

Gogorarazi duenez, euskararen etorkizun ikuspegi artikulatua osatzeko ariketan pausoak eman ditu Euskararen Gogoetaguneak 2022tik hona. Era berean, abiapuntuko bi ponentzia landu, kontrastatu eta argitaratu ditu: batetik, egoeraren diagnostikoaren ponentzia, eta bestetik, etorkizun ikuspegiaren ponentzia sintetikoa.

Ponentzia sintetikoaren ondoren, bertan aipatzen diren arlo eta adarren garapena egiten duten ponentziak martxan dira, batzuk jadanik landuak eta kontrastatuak, eta beste batzuk lantze bidean.

«Administrazioaren etorkizun ikuspegiari buruzkoa, hedabideen etorkizun ikuspegiari buruzkoa eta helduen euskalduntzearen etorkizun ikuspegiari buruzkoa landuta daude, eta haiek osatuko dute hurrengo argitalpena. Horiekin batera, beste arlo batzuetako ponentziak abiatuta daude, arlo horietako adituen eskutik», azaldu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskararen Gogoetagunearen lehen argitalpena aurkeztu du Euskaltzaindiak