Zurekin
Martes, 4 de abril 2023, 13:08
Ipar Euskal Herriko gizarte eragile ugarik osatzen duten Euskal Konfederazioak datorren apirilaren 22rako (larunbata) manifestazio erraldoia iragarri dute Baionan, 17.00etan Suprefeturatik abiatuta. Mobilizazioak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak dituen trabak salatuko ditu eta hizkuntza-politika eraginkor bat aldarrikatuko du, herri mugimenduetako eragileei baliabideak emateko eskatzearekin batera.
Publicidad
Euskal Herri osoko euskalgintzako eragileek bat egin dute manifestazioarekin, eta apirilaren 22an Baionako kaleak betetzeko deia egin dute. 'Azterketak euskaraz!' eta 'Euskarari trabarik ez!' lelopean egingo den mobilizazioak euskalgintzaren alor guztiek bizi duten egoera kaxkarra salatu nahi dute. Batetik, Frantziako Estatuak euskarari jartzen dizkion oztopoen eraginez, eta, bestetik, tokiko erakundeen erantzun eza medio.
Brebeta euskaraz egitea ikasle, guraso eta langileen mobilizazioari esker lortu bada ere, oraindik ez da erdietsi Baxoko azterketak euskaraz egin ahal izatea. Gainera, «azken urteetan irakaskuntza elbidunaren aurkako erasoak etengabeak izan dira, eta eta hizkuntza-politika publikoak geldirik daude. Horren adibide da Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontua bikoizteko beharrari ez erantzun izana, hura adostu eta zazpi urtera», salatzen dute.
Gainera, azken Inkesta Soziolinguistikoko emaitzek agerian utzi dute «euskara oso kinka larrian dagoela Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Hau da, hil edo bizikoa dela euskararen aldeko politka publiko sendoak indarrean jartzea», azpimarratzen dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.