

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Lunes, 5 de septiembre 2022, 21:14
Euskararekin loturiko istorioak kontatzeko bideosormen lehiaketa sortu dute UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. 'Arnasetik' esan diote lehiaketari, berez, arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoelako. Arnasguneak dira demografikoki euskal hiztun asko biltzen dituzten guneak, hots, udalerri euskaldunak. Kasu honetan, UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) osatzen duten 88 udalerriak dira.
'Arnasetik' delako lehiaketara izena emateko epea dagoeneko irekita dago, eta azken eguna urriaren 5 izango da. Horrela, hiru kategoria bereizi dituzte. Alde batetik, Lehen Hezkuntza (LH) 5. eta 6. mailako kategoria; bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. eta 2. mailako kategoria, eta azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoa.
Kategoriaren arabera, egin beharreko lana desberdina izango da. Esaterako, lehen kategorian, LHtik DBHra dagoen aldaketari buruz hitz egin beharko dute, besteak beste, izan ditzaketen emozioak edo zer nolakoa izango den egoera berria. Edozein formatu erabil dezakete, hala nola, marrazkiak, bertsoak, poemak, bideoak edo kantak.
Bigarren kategorian, YouTube moduko bideotutorial bat egin beharko dute (Julen Portilloren bideo bat ikus dezakete eredu gisa).
Azkenik, hirugarren kategorian, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoiztutako bideoan agertzen diren galderei erantzun beharko dizkiete bideo bat eginez, elkarrizketa bat izango balitz bezala. Ekoiztetxearen bideoa hauxe da.
Bestalde, sariei dagokienez, kategoria bakoitzean 500 euroko sari baliokidea izango da, IrisarriLand-en, Durangoko Azokako denda birtualean edo EITBko 'Goazen!' eta 'Irabazi arte!' telesailen merchandising-ean trukatzekoa. Horrez gain, publikoaren 500 euroko sari baliokidea ere izango da.
Dena den, informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketari buruzko informazio guztia arnasagara.eus webgunean eskura daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.