Borrar
Soriako ipar-ekialdean topatu dituzte inskripzioak. Laboratorium bergara
Euskararekin «lotura estua» aurkezten duten Soria erromatarreko hilarri batzuetako inskripzioak erakusgai, Bergaran

Euskararekin «lotura estua» aurkezten duten Soria erromatarreko hilarri batzuetako inskripzioak erakusgai, Bergaran

Mezuak Bergarako Laboratorium Museoan ikusi ahalko dira abenduaren 20a bitarte

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 10 de noviembre 2020

Bergarako Laboratorium museoak interesdunei «euskararekin lotura estua aurkezten duten Soria erromatarreko hilarri batzuetako inskripzioez» gozatzera gonbidatzen die. Inskripzio horiek Kristo Ondorengo I. eta II. mendekoak dira. Hala, mezuetako «onomastikak euskararekin bat egiten» omen dutela diote esrakusketaren arduradunek. Mezuak Bergarako (Gipuzkoa) Laboratorium Museon egongo dira erakusgai abenduaren 20a bitarte. Baina, antza denez euskal historiarentzat «hain garrantzitsuak» diren aztarna horien esposizioa luzatzen saiatuko dira.

Museoaren arduradunek nabarmendu dutenez, sekula antzeman den euskara-akitanera antroponimiaren aurkikuntzarik esanguratsuena da Sorian topatutakoa, ezinbesteko aurkikuntza euskarara hizkuntzaren historiarentzat, hain zuzen ere. Antza, antzinako euskara adierazten duten hitzak dira erromatar hilarrietan gogoratzen diren hildakoen izenak.

Erakusketa honetako antolatzaileek diote hilarri erromatar eta latinoen adierazpen nabarmen horiek, euskara hizkuntza eta euskaldunak nora arte iritsi ziren mahaigaineratzen duela. Soriako ipar-ekialdean topatu dituzte inskripzioak. Orotara hamabi dokumentu inguru dira. Denbora tarteari dagokionez, Kristo aurreko milurtekoaren bigarren erdialdean kokatu daitezke mezu horietako batzuk, eta, besteak, aldiz, aipatutako Kristo ondorengo I eta II. mendeetan.

Euskara zaharra dakartzate gogora hilarrietako izen batzuk. Gehienbat latinez idatzita ageri dira epitafioak, baina batzuk erromatarren aurreko iraganarekin zerikusia estua dute. Mezuetan irakurgai dauden izenen zenbait oinarritan erromanizazioak ahaztea lortu ez zuten hitzak daude, adituek diotenez. Gainera, bertan euskararekin batera, mendeetan barrena galdutako beste hainbat hizkuntzetan hitzak ageri dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskararekin «lotura estua» aurkezten duten Soria erromatarreko hilarri batzuetako inskripzioak erakusgai, Bergaran