Borrar
Luis Baraiazarrak berrogeita hamar urte baino gehiago eman ditu Markinako karmeldarren komentuan.
Euskarara itzulitako San Joan Gurutzekoaren obra osoa irakur daiteke dagoeneko

Euskarara itzulitako San Joan Gurutzekoaren obra osoa irakur daiteke dagoeneko

Luis Baraiazarra karmeldarrak itzuli du, eta horrez gain, Gontzal Mendibilek abestutako 13 poemako CD bat ere kaleratu dute

Paul Picado

Viernes, 18 de junio 2021, 23:02

San Joan Gurutzekoaren obra osoa dagoeneko euskaraz irakur daiteke. Luis Baraiazarra karmeldarrak itzuli du osorik, eta horrez gain, Gontzal Mendibilek abestutako 13 poemako CD bat ere kaleratu dute. Bai, liburua, bai CDa, ekainaren 14an aurkeztu zuten Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

San Joan Gurutzekoa XVI. mendeko Espainiako fraide eta poeta handienetariko bat izan zen. Bere lana poesiaren arloan oso laburra da, baina bere edertasunarengatik nabarmentzen da, eta horregatik dira hain ezagunak hain zuzen ere haren poemak. Baraiazarraren aurretik, beste euskal idazle batzuek ere eman dituzte poetaren poemen euskarazko bertsio aipagarrienak, hala nola, Juan Goikoetxea 'Gaztelu' eta Nikolas Ormaetxea 'Orixe' idazleek.

San Joan Gurutzekoa 1591. urtean hil zen eta handik hogeita zazpi urtera kaleratu zituzten haren lan gehienak. Bere obra nagusia, non poesia mistikoa erabiltzen duen, hiru lanek osatzen dute: 'Arimaren gau iluna', 'Kantu espirituala' eta 'Maitasun gar bizia'.

Bestalde, Luis Baraiazarra, itzulpenaren egilea, euskaltzain urgazlea da 1996. urtetik, eta baita ohorezko euskaltzaina ere. Hainbat aldizkaritako kolaboratzailea izan da da, besteak beste, Olerti, Bertsolari, Garaian, Jakin eta Zeruko Argian, eta itzulpenei dagokienez, aurkeztu berri duen San Joan Gurutzekoaren obraz gain, Santa Teresa Avilakoaren lan guztiak, Euskal Herriko elizaren historia eta Vatikanoko II. kontzilioko testuak ere euskaratu ditu.

Azkenik, esan bezala, Gontzal Mendibilek CD bat ere kaleratu du San Joan Gurutzekoaren 13 poemarekin. Poema horiek abestu eta 'Neugan bizi gabez biziz' izenburupeko lana plazaratu du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskarara itzulitako San Joan Gurutzekoaren obra osoa irakur daiteke dagoeneko