Kalitatezko Euskaraldia egiteko, oso garrantzitsua da jarduera horren kontzeptuak argi izatea eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean lana ahalik eta hobekien garatzen jakitea. Parte-hartzaileen artean rol eta maila desberdinak egongo dira, baita lehen ariguneak sortuko dituzten erakundeak ere, esperientzia horretan errepikatuko dutenak, txapak non eta nola jasotzearen inguruko zalantzak...
Publicidad
Hala, horiek guztien inguruko argibideak emateko, Euskaraldiko gune ibiltaria datorren azaroaren 27ra bitarte ibiliko da Euskal Herriko udalerri eta auzoetan barrena ariketa kolektiboari buruzko prestakuntza eta informazioa zabaltzen. Irailaren 17an ekin zion bideari furgonetak eta, ordutik, Orio, Portugalete, Gasteiz, Sopela, Ziburu, Altsasu, Lizarra eta beste hainbat herri bisitatu ditu.
Zehazki, Euskaraldiko ordezkariek jakinarazi dutenez, furgonetaren erronka bikoitza da. Alde batetik, Euskaraldia badatorrela jakinarazi nahi dute bertatik bertara, ariketaren inguruko informazioa eman eta izen-emateak bilduta, eta, bestetik, esan bezala, Euskaraldia modu sakon eta erosoan egiteko prestakuntzak duen garrantzia zabaldu nahi dute, aholkuak eta bestelako pilulak emanez.
Informazio eta prestakuntzaz gain, denda ere topatuko dute bertaratzen direnek, eta kamisetak, poltsak edo jertseak probatzeko aukera izango dute (denda.euskaraldia.eus/ gunean ere eskuragarri). Gainera, bertan egongo dira Euskaraldiko banderatxoak ere salgai, «ariketari ikusgarritasuna ematea oso garrantzitsua baita ingurune abegikorrak sortu eta ariketa eroso egiteko».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.