Borrar
Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Siadecoko ikertzaileak, ostegun goizean egindako Euskaraldiaren ikerketaren aurkezpenean. Eusko Jaurlaritza
Euskaraldiaren parte hartzaileek «eragin nabarmena» izan dute ingurukoen hizkuntza portaeretan

Euskaraldiaren parte hartzaileek «eragin nabarmena» izan dute ingurukoen hizkuntza portaeretan

2020.urteko Euskaraldiaren emaitzak aurkeztu ziren ostegun honetan Bilbon, eta, aurten hirugarren edizioa izanda, gidalerroak zehaztu nahi izan zituzten antolatzaileek

Ander Retolaza

Jueves, 3 de febrero 2022

«Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik». Honakoa zioen Joxean Artze idazle eta musikari euskaldunak, eta egun ere hitzok ohiartzuna dutela nabari da, bada, Euskaraldiko jarduera sozialak honen inguruan eragin duela frogatu baita. Ostegun goiz honetan bildu ziren Bilbon 2020ean egindako Euskaraldiaren emaitzak aurkezteko Euskaraldiko koordinazio mahaiko kideak diren Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarren Harremanetako kontseilaria eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria. Siadeco ikerketa elkarteko Lide Rekondo eta Unai Oiartzun teknikariak ere bertan izan ziren.

Aurkeztu berri den ikerketa hiru zatitan banatu dutela azpimarratu zuten Siadeco elkarteko kide horiek. Lehenengoa Euskal Herri mailan izena eman dutenen inguruko azterketa izan da; bigarrena ikerketa-ildoan parte-hartzaileen, norbanakoen zein entitateen jardunari eta jardun horren eraginari buruzko azterketa izan da, eta, hirugarrena, batzordeen eta prozesuen azterketa izan da.

Honakoak gauzatzeko ikerketa kualitatibo zein kuantitatiboak burutu dituzte, 2.800 inkesta, 45 elkarrizketa eta 11 eztabaida-talde eginda banako jakinei, eta 600 inkesta, 45 elkarrizketa eta 6 eztabaida-talde eginda mota anitzetako entitateei. Horrela nabarmendu zuten Euskaraldiaren bigarren edizioan 178.184 belarriprest eta ahobizik eman zutela izena, 2018an baino gutxiago (% 20,9). Izen-emate jaitsiera horretan Covid-19 pandemiak izandako eragina azpimarratu zuten koordinazio mahaiko kideek, eta hura hobetzeke dutela aurten gauzatuko den hirugarren edizioan.

Hala ere, bost parte-hartzailetik batek lehen aldiz eman du izena ariketan, eta, ildo berean, belarripresten artean lehen aldiz izena eman dutenak gehiago izan dira ere. Hori dela eta, Bingen Zupiria baikor agertu zen prentsaurrekoan: «Kontuan izan behar da partaideek inguruan eragiteko duten potentziala handia dela. Horregatik hirugarren edizioan, belarriprest eta ahobiziak eragile aktibo izatea nahi dugu bai euren buruarengan eta baita ingurukoengan ere».

Helburua zehaztuta, banako bakoitzaren ahaleginak indartzera derrigortu zen agintaria: «Ahalegin berezia egingo dugu parte hartzaileen lorpen berriak eskuratu eta hauek ikusgarri egiten, izan ere, gainontzekoentzat eredu izan daitezke parte hartzaileen bizipen eta lorpenak».

Hirugarren edizioa, aurten

Aurten gauzatuko den hirugarren edizioari begira, Kike Amonarrizek ariketa «ikusgarriagoa» egin behar dutela azpimarratu zuen, eta Zupiriak esandakoarekin bat egin ere. «Bizipenei oso lotuta dago Euskaraldia, norberak egindako aurrerapausoei oso lotuta dago». Hori dela eta, euskaraldiaren antolatzaileek adierazi zuten lehen ediziotik bertatik oso argi izan dutela ekimena ariketa sozial berritzailea dela.

Aurreko edizioetan gertatu antzera, ikerketak argitara eraman du zenbat eta euskaldunagoa izan ingurua, orduan eta altuagoa dela ahobizien kopurua, eta, gune erdaldunagoetan, altuagoa dela belarripresten proportzioa. Era berean, 2020an emakumezkoak izan ziren parte-hartzaileen bi heren, hau da, gehiengoa, eta adin-tarteen arabera, 30-44 urte artekoena nagusitu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaraldiaren parte hartzaileek «eragin nabarmena» izan dute ingurukoen hizkuntza portaeretan