«Euskaraldiaren hirugarren edizioan parte-hartze zabala izan dugu»
Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ·
Euskararen Nazioarteko Egunean adierazi du «ilusioa eta konplizitatea» izan direla nagusi atzo amaitutako ariketa sozialeanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ·
Euskararen Nazioarteko Egunean adierazi du «ilusioa eta konplizitatea» izan direla nagusi atzo amaitutako ariketa sozialeanEuskal Telebistako zenbait saio aurkezteagatik ('Mihiluze', 'Burubero'...) ezagutuko dute irakurle askok Kike Amonarriz (Tolosa, 1961), Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria. Idazle, aurkezle, umorista, soziolinguista eta ikertzailea, Euskaraldian murgilduta ikusi dugu ariketa sozialak iraun dituen hamabost egunetan. Hori dela eta, gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, gure hizkuntzaren egoerari buruz hitz egin dugu berarekin.
«Atzo aurkeztutako datuek Euskaraldia egonkortzen ari dela adierazten digute. Alde batetik, aurtengo edizioan 161.099 pertsonak eman dute izena edo parte-hartzea berretsi dute, eta hau oso datu ona iruditzen zaigu. Jende asko da. Bestetik, badakigu badirela aurreko edizioetan izena eman eta aurten izena eman gabe parte hartu dutenak txapak bazituztelako, eta horiek ez daude gure datuetan jasota. Hala ere, gure pertzepzio orokorra da txapak gutxiago ikusi direla, eta ziur aski hori gertatu da lehen edizioak sortu zuen sorpresagatik txapa beste intentsitate batean eraman zela... Eta izan liteke ere batzuek aurreko edizoetan bere erronkak lortu ez zituztelako, orain ez dituztela jarri... Hori aztertuko dugu, ikusteko non dauden hobekuntzarako tarteak, eta iruditzen zaigulako ariketaren ikusgarritasuna mantentzea ere oso garrantzitsua dela. Hala ere, ezin dugu ahaztu 6.634 erakundek izena eman dutela eta 8.563 egoitzatan 'ariguneak' sortu direla.
-Lehen baino ohituago al gaude orain euskaraz hitz egitera?
-Kontu eta jarduera batzuk aldatu dira oso modu naturalean, inolako kontrakotasunik gabe, sekulako indarra daukatenak. Horrelako ohitura aldaketek, pentsamolde aldaketek, lan handia eskatzen dute eta hiru edizio hauetan parte hartze zabala izan dugu, oso goxoa, eta jokamolde berri horiek oso modu eraginkorrean gizarteratu direla ere esango nuke. Onartu da euskaldunok lehen hitza euskaraz esatea eta hori da muskulua egitea. Ohitzen bazara, naturalki ateratzen zaizu.
Noticia Relacionada
-Eta zuk beti izan duzu ohitura hori, ezta?
-Ba esango dizut nik gaztetan etxetik kanpo, familiakoekin izan ezik, dena erdaraz egiten nuela. Erdaraz ikasi nuen, nire ikasketa guztiak hizkuntza horretan izan dira, lagunekin 10-15 urterekin erabat gaztelaniaz egiten nuen, eta orduan niretzat ere euskara izan da konkista bat. Hau da, nik hizkuntza aldaketa egin dut nire ingurune guztiarekin. Orduan, badakit zer suposatzen duen hizkuntza aldaketa batek, jende askorekin aldatu behar izan dudalako nire gaztaroko ohiko hizkuntza. Azken urte luzeetan nire ohiko hizkuntza euskara da, bai, baina ni horra iritsi egin naiz. Horregatik batzuetan entzuten dudanean 'niretzat naturala da hizkuntza batean ala bestean hitz egitea', beti pentsatzen dut nik hala erabaki dudala eta hautu kontziente baten ondorioz lortu dudala niretzat naturala izatea euskaraz hitz egitea. Baina ahaleginik ez badago, eta gure hizkuntza ez bada babesten eta erabiltzeko aukerak eta gune erosoak ez badira sortzen, hizkuntza hegemonikoek daukaten indarraren ondorioz, inertziak beti hizkuntza handietara eramango gaitu.
-Batzuetan ez dakigu gure solaskideak hizkuntza dakien. Uste duzu zaila dela horrelakoetan pausoa ematea?
-Txapak lagundu du sorpresa horiek azaleratzen. 'Uiiiiiii! Honek ba al daki euskaraz?' Eta orduan gonbidapen bat dago. Lehenengo momentuan agian arraroa izan daiteke, aldaketa bat suposatzen duelako, eta argi dago gero beharko dugula denboratxo bat hori normalizatzeko. Batzuetan bi segundo eta beste batzuetan astebete. Horregatik hamabost egun eskatzen ditugu, pixka bat hori egonkortzeko eta egiten diren aldaketa horiek iraunarazteko.
-Nik uste dut konplizitate berezi bat sortzen dela...
-Bai hori jende askok esan du, eta ikerketetan ere askotan aipatzen dira ilusioa eta konplizitatea, bi hitz horiek. Eta hitz klabeak dira. Euskaraldiak sortzen du ilusio bat, aldaketarako aukera bat, eta, gero, konplizitate hori polita da. Ustez ez zekiena ikusten duzu ikasi duela, edo bazekiela eta gordeta izan duela, baina animatu egin dela. Eta, orduan, horrek zu ere interpelatzen zaitu. 'Ba hemendik aurrera honekin euskaraz hitz egin behar dut'.
-Hanka sartzeko beldurra galdu da?
-Nik uste dut oraindik gehiegi dagoela, eta Euskaraldiak laguntzen duela ate horiek zabaltzen. Hizkuntza bat ikasteko hanka sartu behar da, eta, gero, ahal denean, atera, eta gauzak ikasten joan. Baina euskararen erabilerarako lotsa eta hanka sartzeko beldur hori maila pertsonalean dauzkagun etsairik handienetakoak dira, eta horiei aurre egin behar diegu eta jendea animatu hitz egitera.
-Eta animatzeko oso eraginkorrak dira euskararen aldeko elkarteak, noski. Harreman handia al duzue elkarrekin?
-Bueno, konfiantza baten barnean ari gara mugitzen eta horrek erreztasunak ematen ditu. Gero, oso egitura konplexua da, baina nik uste dut eroso ari garela eramaten. Konfiantza batean, eta, batez ere, ilusio handiz. Denok ohartzen gara daukagula hemen altxor bat.
-Gure arigunean nabaritu dut elkarrizketa elebidunak oraindik zailak zaizkigula...
-Elkarrizketa elebidunak gure gizartean oso berriak dira. Normalean bi pertsona bi hizkuntzetan ari baldin badira, azkenean bukatzen dute batean. Kosta egiten da bakoitzak bereari eustea. Baina, elkarrizketa elebidunek ateak zabaltzen dituzte pauso berriak emateko, eta, zenbait kasutan, aukera ematen dute ausartzen ez denak, lotsagatik animatu ez denak, edo ikasten ari den horrek urratsa emateko.
-Produktu erakargarriak eskaintzen dizkiogu euskal gizarteari?
-Bueno, batzuk bai, eta askoz gehiago behar ditugu. Iraultza teknologikoa gertatu da eta egia da hizkuntza hegemonikoetako produktuez inguratuta gaudela. Euskararentzat lekua badago, baina lan egin behar da bi aspektutan. Alde batetik, produktu gehiago behar ditugu, eta, bestetik, herritarrak kontsumitzera ere bultzatu behar ditugu. Eta hor badago erakundeen aldetik egin daitekeena, baina baita iniziatiba sozialetik egin beharrekoa ere. Eta ziur aski aliantzak nazioarte mailan, Europa mailan...
-Zer uste duzu gaur ospatzen dugun Euskararen Egunari buruz?
Nik esango nuke Euskararen Eguna egun seinalatua dela, bai lorpenak nabarmentzeko bai ditugun erronkak eta hutsuneak nola bete pentsatzeko. Euskararen Egunak zentzua du hausnarketa egun gisa eta, batez ere, akuilu gisa urtearen beste 365 egunetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.