zurekin
Miércoles, 20 de noviembre 2019, 22:50
Donostiako San Telmo museoan aurkeztu da gaur urtebete barru, 2020ko azaroaren 20an, hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu duten ekitaldian, hurrengo Euskaraldiak izango dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaile eta sustatzaileek.
Publicidad
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 4ra egin zen lehen Euskaraldia. Edizio hartan izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. Elkarlan eta lankidetza eredu berriak zabaltzeko ere balio izan zuen ekimenak eta euskararen erabilera errazten duten arau sozial berriak ere gizarteratu ziren ariketa sozialean zehar. Bigarren edizio honetan, ahobizi eta belarriprest herritarren ariketaz gain, taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dute era guztietako entitateetako kideek. Horretarako Euskaraldian garrantzia berezia hartuko duen kontzeptu berri bat sortu da: arigunea. Euskaraz aritzeko babesgune modura osatutako ariguneak izango dira ariketa sozialean taldean jarduteko aukera emango duten espazioak.
Donostian egindako aurkezpenean azaldu da gaurtik aurrera entitateek Euskaraldian inskribatu eta ariketarako martxan jarriko dituzten ariguneen berri eman dezaketela. Izen-emate honekin irekitzen da mota guztietako entitateek Euskaraldiari begira lanketa egiten hasteko aldia.
Ekimenaren bigarren edizioaren leloa aurkezteko baliatu dute Euskaraldiaren bultzatzaileek gaurko ekitaldia. 'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' lelopean Euskaraldiaren bigarren edizioak hainbat berritasun izango dituela azpimarratu dute. Lehen edizioaren balorazioan aipatu modura, ibilbide luzeko ekimena izateko sortu zen Euskaraldia eta edizioz edizio urrats berriak ematea da helburua.
Irailean plazaratu zen Euskaraldiaren ikerketak (https://euskaraldia.eus/2018-ikerketa/) azaleratu zuen moduan, abiapuntu ona izan zuen ariketa sozial berritzaile honek, Euskaraldiak emaitza onak eman baitzituen; hala ere, eragina handitzeko gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritu behar dugula argi erakutsi zuen.
Publicidad
Garapen horri erantzunez Euskaraldiak egun gehiago izango ditu hurrengo edizioan: 15 egun izango ditu ariketak. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa burutuko dute Euskal Herri osoko ahobizi eta belarriprest-ek.
2018ko ariketak banakako harremanak hartu zituen aintzat eta edizio berriak, aurrekoez gain, taldekako ariketak ere jasoko ditu. Banakako harreman pertsonaletan ezezik, talde eremuetan ere ariketa egiteko aukera izango dute 2020ko udazkenean herritarrek. Entitateetan Euskaraldian parte hartzeko aukera zabalduko da, beraz: lantokietan, enpresetan, administrazio publikoan, herrietako asanbladetan, kultur zein kirol taldeetan… aukera emango die ahobizi eta belarriprestei eremu berrietan inertziak apurtu eta hizkuntza ohitura berriak barneratzeko.
Publicidad
Edizio berriak, halaber, iazko dinamika zabaldu eta sakontzea du helburu. Ekimenera ahobizi eta belarriprest gehiago bildu eta rolak ongi lantzea, alegia. Hori horrela, ahobizi eta belarriprest figurak zer diren azaltzen jarraituko da: portaeran dago gakoa, eta ez euskaraz hitz egiteko gaitasunean.
Ariguneak eta entitateak aipatzen badira ere, belarriprest eta ahobiziak izango dira protagonista edizio honetan ere. Horrela, hurrengo urteko ariketan lehen edizioan erabili ziren txapak izango dira elementu garrantzitsu bat eta antolakuntzatik arreta berezia jarriko zaio ahobiziak eta belarriprestak ariketarako prestatzeari.
Publicidad
Ariguneak dituen entitateen kasuan, antolakuntzaren baitako kideen parte hartzea ahalbideratu eta sustatzea izango da entitatearen egiteko nagusia, baita arigune horiek babesteko neurriak hartzea ere. Horregatik azpimarratu da entitateak sustatzaile izatetik funtzio garrantzitsua duten eragileak izatera pasako direla bigarren edizioan
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.