UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 4 de diciembre 2020, 21:07
Euskaraldiaren amaierarekin ELA eta LAB sindikatuek lan munduan euskararen erabileraren aldeko konpromisoa berretsi dute. Bi sindikatuek 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan Euskararen Plan ezberdinak adostu behar direla mahaigineratu dute. Hala, Euskaraldia jada amaituta, egitasmo berriak martxan jarriko dituztela gaineratu dute.
Publicidad
ELA, LAB eta Kontseiluak pasa den azaroaren 2an publiko egin zuten lan mundua euskalduntzeko proposamena. Proiektu horrek konpainietan euskararen egoera aztertzeko biltzea proposatzen du.
Azken 40 urteotan sekula ez da euskaldunen hizkuntza lan esparruan erabiltzeko eskubidea bermatzen duen edolonako hitzarmen eta legerik gauzatu. Egun euskal konpainien % 1ak ere ez du euskararen erabileraren inguruko edonolako legerik onartuta. Hortaz, lan munduan murgilduta dabiltzan eragile ezberdinek horren inguruan autokritika egitea ezinbestekoa dute egoerari buelta emateko, bi sindikatuen esanetan.
Oraindik sindikatuek ez dute CONFEBASK, CEN, Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernuen inongo erantzunik jaso euskararen erabilera zehaztuko duen legearen inguruan. Hori dela medio, ELAk eta LABek esparru horretan aurrerapausoa ematea adostu dute, eragile ezberdinek euren jarrera aldatzea bilatzeko asmoz.
Euskaraldia bukatuta euskaldunok euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ahalbidetuta izateko ezinbestekoa da arlo horretan urratsak ematen hastea, bi sindikatuek nabarmendu dutenez. Norbanako euskaldunek jada egin dute eurei zegokiena euskaren erabileraren esparruan. Orain, berriz, eragile eta gobernuen txanda da dagokiena egitea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.