El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Antolatzaileak, Gasteizen, ostiral honetan. Euskaraldia

Euskaraldia gizartean «normalizatu eta finkatu da, baina nahi baino txapa gutxiago ikusi ditugu»

Artiumen egindako hirugarren edizioaren balorazioan adierazi dutenez, «161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte» ariguneak. Hala ere, onartu dute «nahi baino txapa gutxiago» ikusi direla kalean

Viernes, 2 de diciembre 2022, 13:09

Euskaraldiaren hirugarren edizioa amaitzen den ostiral honetan, ekimenaren lehen balorazioa egin dute antolatzaileek, Gasteizko Artium Museoan, eta, besteak beste, adierazi dute Euskaraldia gizartean «normalizatu eta finkatu» egin dela. «Aurreko bi edizioetan herritar eta entitateen hizkuntza praktiketan eragiteko proposamen berriak ekarri zituen ekimen berritzaile honek eta hirugarren edizio honetan Euskaraldia, ariketa ezaguna izateaz gain, gizartean txertatua eta normalizatua dagoela ikusi dugu», adierazi dute.

Publicidad

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak eta Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak gogorarazi dutenez, 2018ko lehen ediziotik, hizkuntza ohituretan eragiteko helburua izan duen ariketa praktikoa izan da Euskaraldia eta beste behin ere hori izan du helburu nagusi bezala: lehen hitza euskaraz egitea, ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzea, elkarrizketa elebidunak praktikatzea eta euskara erabiltzeko gune babestuak sortzea dira partaideei Euskaraldiak proposatzen dizkien ariketak.

Aipatu bezala, herritarrak ariketak proposatzen dituenak ulertzen eta barneratzen ari direla esan dute antolatzaileek. Gainera, parte hartzea ere «egonkortze bidean» dagoela ikusi dute hirugarren edizioan, eta zenbatespenen arabera, aurreko edizioaren parte hartze kopurua izan da aurten.

Zehazki, 161.099 lagunek izena eman edo berretsi dute aurtengo edizioan. «Oso datu ona iruditzen zaigu, pentsatu behar baitugu herritar horiek guztiek hartu dutela tarte bat izena eman edo beraiek parte hartzea berresteko, eta hori itzela da», nabarmendu dute.

Halaber, adierazi dutenez, ariketan parte hartu eta txapa jantzi dutenez haratago ere izaten du eragina ariketak. Izan ere, txapa jantzi edo parte hartu ez dutenek ere badakite zer den Euskaraldia, eta gehienek «gogo onez» hartzen dituzte belarriprest eta ahobiziak, aurreko edizioetako ikerketek erakutsi duten modura. «Gizartean ezaguna da ariketa, esan bezala, eta, azpimarratu dugun modura, egonkortzean lagundu du horrek», esan dute.

Publicidad

Entitateen garrantzia ariguneekin

Entitateetan ariguneak sortzeko proposatutako ariketa ere «geroz eta hobeto» ulertzen dela uste dute antolatzaileek, eta ariketak bilakaera «oso positiboa» izan duela azken edizioan. Horrela, guztira 6.634 entitatek eman dute izena Euskaraldiaren hirugarren edizioan eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Gainera, aurreko ariketetan iritsi ez zen eremuetara iritsi da aurten.

«Egia da, baita ere, aurreko edizioan baino egoera hobean egin dela ariketa. Aurreko edizioan abiatu genuen entitateekin lana, berria eta berritzailea zen proposamena, eta aurtengo edizioa baldintza egokitan eta ezagutza maila handiagorekin egin ahal izan da ariketa», azaldu dute.

Publicidad

Gainera, entitateetako zuzendaritzek ekimena babestu eta neurri zehatzak hartzeko apustua egiten duten kasuetan, «aldaketa esanguratsuak emateko urratsak» ematen hasten direla ikusi dute. Aitortu dute esparru sozio-funtzionalean «lan handia» dagoela egiteko, baina nabarmendu urratsak eman dituzten entitateek erakusten dutela horren aldeko apustua dagoenean erabileran aurrerapausoak eman daitezkeela eta bide erakusle direla gainontzekoentzako.

«Rolak gizarteratzen jarraituko dugu»

Halaber, herrietan eta hainbat entitatetan osatu diren Euskaraldia batzordeek egin duten «lan eskerga» azpimarratu dute ekimenaren koordinazio mahaiko kideek. Milaka lagun aritu dira herriz herri eta entitatez entitate Euskaraldiaren eta ekimenari lotutako ehunka ekimenen antolaketan. «Sare zabal hori gabe ezinezkoa litzateke tamainako ekimena antolatzea», ziurtatu dute.

Publicidad

Eta aurrera begirako erronkei dagokienez, rolak gizarteratzen jarraituko dute, baita txapa erabiltzearen garrantzia azpimarratu ere, ariketarako beharrezkoa baita. Aitortu dute aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi dela kalean, eta, beraz, aztertuko dute zein aldaketa egin behar den gehiago ikus daitezen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad