Borrar
Aurreko edizio bateko 'Belarriprest'en txapak. Maika Salguero
Euskaraldia Euskadin koordinatzeko akordioa sinatuko dute lehen aldiz Jaurlaritzak eta hiru aldundiek

Euskaraldia Euskadin koordinatzeko akordioa sinatuko dute lehen aldiz Jaurlaritzak eta hiru aldundiek

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eremuan Euskaraldia gauzatzeko 2021-2024 epealdirako hitzarmena sinatzeko baimena eman du astearte honetan Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak

Zurekin

Miércoles, 17 de noviembre 2021, 13:24

Zalantzarik gabe, Euskaraldiak antolakuntza handia behar du sortu zeneko helburuak lortzeko. Horrela, euskararen aldeko jaiaren edizioek aurrera egin ahala, erabaki berriak hartzen dira eta eragile berriek bat egiten dute ekimenarekin. Horren adibide argia da Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eremuan Euskaraldia gauzatzeko 2021-2024 epealdirako hitzarmena sinatzeko baimena eman duela astearte honetan Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Lakuako Gobernuko arduradunek nabarmendu dutenez, lau erakundeek sinatzen duten mota honetako lehenengo hitzarmena da.

Lau urtez indarrean egongo den akordioak zehaztuko ditu erakunde bakoitzaren ardura eta zereginak, Euskaraldiaren garapen egokirako erakunde arteko koordinazioa finkatuz.

Horrela, ekimeneko parte hartzaileen arabera, Jaurlaritzaren ardura izango da Euskaraldia antolatzeko behar den oinarrizko egitura bermatzeko laguntza ematea (antolaketa eta koordinazio orokorra egitea Topagunearekin batera, hau da, dinamizazio orokorra koordinatzea), eta foru aldundiena, berriz, lurralde bakoitzean Euskaraldia sustatzeko laguntzea (udalerriekin koordinazioa sustatzea, formakuntza eta dinamizazio ekintzak sustatzea).

Euskaraldia Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topagunea Federazioak bultzatutako ekimena da eta mota guztietako erakunde publiko eta gizarte eragileen laguntzarekin Euskal Herri osoan egiten da. 2018an egin zen lehen edizioa, 2020an bigarrena eta hirugarrena 2022an egingo da. Larunbatean aukeztuko da datorren urteko edizioa, Iruñean, eta espero dute horretan 'Belarriprest' eta 'Ahobizien' kopuruak gora egitea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaraldia Euskadin koordinatzeko akordioa sinatuko dute lehen aldiz Jaurlaritzak eta hiru aldundiek