leire larrazabal
Sábado, 26 de noviembre 2022, 00:22
Ibilbide luze eta oparoko artista dugu Joseba Gotzon (Portugalete, 1962). Udalerri bizkaitarrean abiatu eta euskal kultura munduan barrena garraiatzen du. 17 disko, 15 liburu, nazioarteko birak Europatik eta Ameriketan, batik bat, otxote eta euskal selekzioari buruz aditua... Eta ez pentsa orain ere geldirik dagoenik, bere burua etengabe ari da lanean, proiektu berriak errealitate bihurtuz. Aurki, 'Los gudaris del balón' argitaratuko du, eta, 2024an, 40 urte musikagintzan beteko dituela eta, orkestra ezberdinekin kontzertuak egin eta disko bat plazaratzeko asmoa du.
Publicidad
-Bota dezagun atzera begirada bat, noiz eta zergaitik ikasi zenuen euskara?
-Portugaleteko Gau Eskolan ikasten hasi nintzen, 14 urterekin. Garai hartan, euskara ia debekatuta zegoen eta egoera oso gogorra zen. Ni, adin horrekin, kultur konpromisoa izaten hasi nintzen. Euskera nortasuna lortzeko biderik onena zen.
-Gaur egun, Portugaleten, nola ikusten duzu euskararen egoera?
-Euskarak, Bilbo Handi eta Ezkerraldeko herri gehienetan, bere gune propioak ditu. Ikasle gehienek berba egiten dute baina gero ez daramate eguneroko bizitzara. Horrela, euskal giroetan berba egiten da eta euskaraz bizi da baina dendetan, tabernetan, kalean, lanean... gutxi. Emigrazioa egon den herri askotan hori gertatzen dela uste dut.
-Nolako garapena izan du euskarak?
-Alde batetik, jende askok badaki eta ulertzen du, baina, beste alde batetik, garapen hori bizitza orokorrean ez dela nabaritzen uste dut. Ezta erakunde publikoetan ere. Ez da koherentea hizkuntza jakitea eta ez erabiltzea. Hausnarketa hau industrializatutako herrietara eraman behar dugu, non emigrazio handia egon den. Baina esan behar dugu egungo emigrazio parte garrantzitsu batek euskara badakiela, nahiz eta inguruan ez. Beraz, euskara eskola eta institutuetako hizkuntza bihurtu da, baina ez kaleko hizkuntza.
-Zer somatzen duzu faltan?
-Euskarak inbertsio handia daukala pentsatzen dut, baina inbertsio hori ez zait oso erabilgarria iruditzen. Inbertsio hoberena adibide ematea da eta leku guztietan erabiltzea. Konpromiso hau pertsonala da. Telebistan iragarki bat ikusteak ez nau euskara berba egitera bultzatzen. Neure buruari galdetzen diot: kanpaina hauetan hainbesteko dirua gastatzen duen Kultura Sailak, zergaitik ez du bere Gobernua euskalduntzen edota euskara eskatzen langile publikoei?
Publicidad
-Euskaraldian murgilduta gaude. Mota honetako ekimenak beharrezkoak dira euskara bultzatzeko?
-Horrelako ekimenak beti garrantzitsuak dira, baina koherentzia baten barruan joan behar dute.
-Makina bat urte daramatzazu lanean kulturaren esparruan. Atzerrian ere euskara hedatuz. Zelako harrera izaten du euskal hizkuntzak hemendik at?
-Ameriketara bidai mordoa egin ditut: Argentina, Txile, Uruguai, Paraguai, Brasil, Mexiko, Kuba... Jendea harrituta gelditzen da eta, orokorrean, herrialde hauetako biztanleek ez daukate ideiarik ere Euskal Herria non dagoen. Eta, noski, are gutxiago zer den euskara. Baina nire kontzertuetara joaten den jendeari kultura interesatzen zaio. Euskara entzutean guztiz harrituta gelditzen dira, eta ohiko galderak egiten dizkidate: nongo hizkuntza den, bere jatorria... Euskal diasporaren inguruan jende askok ikasten du. Bidai hauek euskara edo euskal poetak ezagutarazteaz gain, Euskal Herria munduko mapan kokatzen dute.
Publicidad
-Momentu honetan, zertan dabil Joseba Gotzon lanean?
-Argentinatik etorri berria naiz. Argitaratzeko disko berri bat daukat, baina ez dakit noiz publikatuko dudan. Ez daukat presarik. Bestetik, datorren urtean, munduko orkestra batzuekin, bira bat egiteko asmoa dut. Horrela, kontzertu guztiak grabatuko ditugu. Ondoren, 2024an, 40 urte beteko ditudanez musikagintzan, orkestrekin emandako kontzertuekin disko bat ateratzeko asmoa dut. Denboran hurbilago, abenduan hain zuzen ere, 'Los gudaris del balón' (Txalaparta) izeneko liburua argitaratuko dut eta erakusketak egiten nabil, batetik eta bestera, 'Burdina eta abotsa' deritzon burdinezko eskulturen proiektuarekin.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.