«Euskarak Kongresuan presentzia izatea pauso handia eta esanguratsua da»
Euskararen Nazioarteko Eguna ·
Euskararen Nazioarteko Eguna ·
-Zer uste duzu Hezkuntza Lege polemikoari eta hizkuntza-ereduei buruz?
Publicidad
-Euskaltzaindiak oso argi dauka beti bilatzen duela euskararen aurrerakuntza, eta hori ekar dezakeen ereduren bat, bi, hiru, lau edo gehiago formulatzea politikoei dagokiela. Baina horretarako ebaluazio bat egin behar da, orain arte egon den horrek funtzionatu duen jakiteko. Eta funtzionatu ez baldin badu, non izan ditu hutsuneak? Azkenean, ereduek tresna izan beharko lukete gizarte elebidun orekatua lortzeko.
-Espainiako Kongresuan lortutakoa aurrerapausoa da euskararen normalizaziorako?
-Bai, zorionez, pauso handia eta esanguratsua da. Zoritxarrez, hauteskunde garaian gertatu da, eta Estatu 'plurilingue' batean berez etorri beharko luke. Espero dut adostasun zabal batean oinarrituta, gerora ere horrek bere ibilbidea izatea eta ez bakarrik legegintzaldi bateko fruitua izatea.
-Europan gauza bera gerta daitekeela uste duzu?
-Nahiago nuke. Gauza asko ekarriko lituzke testu juridiko-administratiboen eta presentziaren ikuspegitik. Horrek berrindartu eta bermatuko luke etorkizunekoa, eta beste Europa bati emango lioke bidea.
-Abokatua zarenez, epai judizialei buruz galdetu nahi dizut. Epaileek euskararekiko sentsibilitate nahikoa al dute?
-Galdera berregingo dizut: epaileek beren formazio prozesuan jaso al dute informazioa, esate baterako, Espainiako 'plurilinguismoari' eta 'plurijuridizismoari' buruz? 'Plurijuridizismoari' buruz bai, epaileek baitakite hemen aplikatzen dela Zuzenbide bat, Katalunian beste bat... 'Plurilinguismoari' buruz, ez dut uste. Gero, epaile batengandik beste batengana gauzak joan daitezke modu askotara, euren artean ere pentsamendu eta ideia desberdinekoak baitira. Baina argi dago hori falta dugun neurrian, horrelako epaiak etorriko direla. Orain kontua da epaileen ikuspegitik ikustea gizarte honetan hizkuntza bat baino gehiago dagoela errotuta, euskararen egoera eta gaztelaniarena desberdinak direla, eta horrek, berdintasuna nahi badugu, diskriminazio positiboa eskatzen duela. Izan ere, kode zibilak dio epaiak errealitate sozialaren arabera eman behar direla.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.