Parte hartzen duten gazteek beren lurraldean euskarak duen egoeraren diagnostikoa egingo dute. Fotolia

'Euskaragaz egizu match' ekimena, gure hizkuntza esparru ezberdinetan sustatzeko

Eusko Ikaskuntzak matxan jarritako esperientzia pilotu batean parte hartuko dute 16 eta 25 urte bitarteko eta jatorri ezberdinetako gazteek, Bilboko BBK Kunan, datozen lau asteazkenetan

Martes, 18 de abril 2023, 16:57

Euskararen erabilera bultzatzeko, hizkuntza erabiltzeaz gain, hura aztertu, ikertu, eta, ondoren, ondorioak atera behar dira. Hau da, honelako galderei erantzun behar zaie: zergatik ez dute gazteek euskara erabiltzen eguneroko harremanetan, hizkuntzari buruz duten ezagutza handiaren proportzioan? Zer aurreiritzi eta estereotipok oztopatzen dute haien garapena? Nola gainditu dezakegu egoera hori? Eta nola irudikatzen dute egungo gazteek euskararen etorkizuna?, besteak beste.

Publicidad

Bada, Eusko Ikaskuntza galdera horiei erantzunak bilatzen saiatuko da 'Euskaragaz egizu match' ekimenaren bitartez. Bertan BBK Kunak kolaboratzen du eta hurrengo lau asteazkenetan ospatuko da (apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean), Bilboko BBK Kunan, 18.00etatik 20.30era.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, horretarako genero aniztasuna, jatorria eta hizkuntzaren ezagutza maila desberdina duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteek beren lurraldean euskarak duen egoeraren diagnostikoa egingo dute. Hortik abiatuta, estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko estrategiak definituko dituzte, eta eremu formaletan zein informaletan euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzeko balioko duten gakoak, ekintzak eta palankak identifikatuko dituzte. «Oraindik taldea osatzen ari da, azkenengo izan-emateak jasotzen ari baikara azken egunetan, baina taldea super anitza da bai jatorriari dagokionez, bai adinari dagokionez. Emaitza interesgarriak lortuko ditugula uste dugu», esan dute.

Halaber, azpimarratu dute Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB gizarte-berrikuntzako metodologia aplikatuz, dinamika interaktibo eta atseginen bidez, euskal gazteek euskara erabiltzeari buruz gaur egun dauden hipotesiak frogatuko dituztela programan, eta, aldi berean, parte-hartzaileek ekimen kooperatiboak diseinatzen ikasiko dutela eta gizarte-gaitasun erabilgarriak garatuko dituztela ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad