Borrar
La Primitiva de hoy lunes: comprobar resultados del 24 de febrero
EuskarAbentura espedizioa hasi da jada!

EuskarAbentura espedizioa hasi da jada!

Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 127 gaztek euskararen lurraldea zeharkatuko dute ekimenaren zazpigarren edizioan

Viernes, 28 de junio 2024

EuskarAbenturaren zazpigarren espedizioa astelehen honetan hasi da. Zehazki, Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 127 gaztek parte hartuko dute ekimenean, uztailaren 31ra arte. «Gure Jzioquitarrak prest ditugu eta, azken asteetan ikusi moduan, baita lan taldeko kideak ere! Motxilan ixteko falta diren azken gauzatxoak, urduritasuna, azken uneko zalantzak.... denak aski arruntak hilabeteko espedizio nomada baten aurretik», zioten antolatzaileek ekimena hastear zegoenean.

Lehen egun horretan Atharratzen batu dira parte-hartzaile eta antolatzaileak. Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik goizean goiz abiatu diren autobusek, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteak jaso eta 12.30ean izan dute udalaren harrera ekitaldia espedizioari elkarrekin hasiera emateko. «Ia 400 km luze aurretik, 27 herri eta beste hamaika eduki ezagutzeko. Eta den-dena euskaratik eta euskaraz! Beste behin izugarria izango da!». Gainera, jarraitu dute, «diasporako gazte bat Cuscotik (Peru) etorri da, eta pasa den urteko Valentzia eta Buenos Aireseko kideen antzera, gogo itzelak ditu abentura honetaz Euskal Herrian eta euskaraz gozatzeko».

  • Non pasatuko dute gaua parte-hartzaileek? Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Zubiri, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Herri horietatik eta beste askotatik zeharkatuko du marea laranjak aurtengo udan Euskal Herria.

  • Lantaldea Bertan izango dira 2 koordinatzaile, 10 xerpa (begirale), 4 xerpa laguntzaile, 2 xerpa buru, 3 mediku, 2 erizain, 2 gidari, euskara teknikari 1, 2 argazkilari, kameralari 1 eta komunikazio arduradun 1.

Azpimarratzekoa da parte hartzaileak errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzeko gazteak direla. «Gehiengoa bizkaitarra da, 43 gazte (%33,85); gipuzkoarrak 28 dira (%22,05); Nafarroatik 24 etorriko dira (%18,90); Arabatik 13 (%10,24); Lapurditik 10 (%7,87); Behe-Nafarroatik 6 (%4,73); Zuberoatik 2 (%1,57) eta diasporatik bat, aipatutako Cuscokoa (%0,79). Taldearen % 66,93 emakumezkoa da (85 neska), % 32,28 gizonezkoa (41 mutil) eta ez binarioa % 0,79 (pertsona 1)», azaldu dute antolakuntzatik, aurten Iparraldetik pertsona gehiago etorriko direla ere jakinarazi dutenak (ia bikoitza kontuan izaten badugu 2023an 10 etorri zirela, eta aurten 18), baita Arabatik pertsona bat gehiagok parte hartuko duela esan ere (2023an 12 etorri ziren, eta aurten 13).

Eta nabarmendu dutenez, orain arte egindako lanaren babesa da EuskarAbenturak UNESCOren 2024ko babesletza jaso izana. «Ez da lehen aldia, 2020. urtean ere jaso genuen aitortza. Horrelako errekonozimendu zein sariek lanean jarraitzera animatzen gaituzte». Beraz, abentura honetako nobedadeez gozatu nahi baduzu, jakin ezazu hemendik informatzen jarraituko dugula.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EuskarAbentura espedizioa hasi da jada!