Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Agirre
Martes, 5 de diciembre 2023, 17:21
Euskal Kulturaren sektoreak bi erronka nagusi dituela nabarmentzen du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak eta hauei erantzuna emateko bakoitzari tokatzen zaion partetik lan egitera deitu du.
–Aurkezpen egunean dei egin zenuten elkarlanerako euskarak egun dituen erronkei aurre egiteko.
–Euskal kulturgintzak arazo handi eta paradoxikoa dauka. Euskaraz asko sortzen da eta gainera kalitatezkoa ere sortzen da. 'Ere' hori azpimarratu nahi dut denetarik dagoelako baina kalitate oso handiko lanak ekoizten direlako. Garen herri txiki honetarako sormenerako indar eta gogo handia dago eta emaitza kalitatezkoa, baina aldi berean sormen horri eusteko hartzaile komunitate txikia daukagu euskarazko lanak jaso, entzun, irakurri, gozatu eta erosiko dituena. Zergatik den hori? Arrazoi asko egongo dira, besteak beste globalizazioa, mundu osoko sormen-lanak ditugula eskura, etab.
Baina arrazoi nagusienetako bat euskarak hizkuntza bezala gure herrian duen egoera da. Gero eta jende gehiagok ezagutzen du euskara, baina erabilera ez doa eskutik, ez doa gora gora eta hori sintoma argi bat da: euskara ezagutu arren ez dela lehenengo hizkuntza jende askorentzat, bigarren edo hirugarrena dela baizik. Horrek kultur kontsumo ohituretan eragin zuzena dauka. Euskal Herriko sorkuntzak eta euskarak duen egoera eskutik lotuaz doaz eta hori paradoxa handia da, asko eta kalitatezko produktua sortzeko gaitasun handia dugu, baina ez nahikoa hartzaile ekosistema hori mantendu eta sortzailetik beretik hasita duintasunez bizi ahal izateko.
– Auzitegietatik heldu diren azken epaiak ere erronka horien baitan kokatzen dituzu?
–Hainbeste urtetan eraikitzea lortu ditugun kontsentsuak eta euskararekiko jarrerak eta usteak uneren batean uste baino ahulagoak izan daitezke eta erabaki judizial batek edo bestek goitik behera ekar ditzake pentsatzen duguna baino proiektu gehiago. Lan kontratazioaren kontuekin ikusi dugu oldarraldi judiziala, baina auskalo, nork daki, egunen batean Azokak darabiltzan hizkuntza irizpideen aurkakoa izango den. Ez dago jakiterik, guk euskarazko lanak lehenesten ditugu, euskarazko lanak egotea nahi dugu eta ez badira euskaraz euskal gaiak hartzen dituztenak, zuzenezko aurkezpenak euskarazko lanenak bakarrik egiten ditugu. Nork dio egunen batean horren aurka ere epaileren batek ez duenik egingo! 58. Durangoko Azoka antolatu behar dugu eta urtez urte eraikitzen joan garen kontsentsuen araberako arautegi bat daukagu, normaltasunez onartua dagoena. Eta sinpatia handiarekin ikusten da Azoka. Honetan bakoitzari tokatzen zaion partetik elkarlanean aritu behar garela adieraztea zen prentsaurrekoaren asmoa.
–Horregatik deia jendeari euskal kulturaren plazari hauspoa emateko?
–Hori da, azken batean Azokara bertaratzea egitasmoari eta egitasmoa den horretan ezaugarri guztiekin babesa ematea ere badelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.