Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
'Habana glass', 15 minutukoa, Aitor Mendilibar eta Jon Aramendik zuzenduta. zinebilera.eus
Euskara hutsezko Lekeitioko Euskal Zine Bileran 19 film lehiatuko dira

Euskara hutsezko Lekeitioko Euskal Zine Bileran 19 film lehiatuko dira

Urriaren 19tik 22ra ospatuko da eta proiekzioez gain, aktore eta zuzendariekin solasaldiak, tailerrak eta sorpresak ere izango direla iragarri dute

Zurekin

Viernes, 6 de octubre 2023, 20:50

Lekeitioko Ikusgarri zinema-aretoa euskal ikus-entzunezkoen kabia izango da urriaren 19tik 22ra, Euskal Zine Bileraren 46. edizioa ospatuz. Lau egunez, zinemagintzaren alor desberdinak jorratuko dituzte proiekzioak, aktore eta zuzendariekin solasaldiak, tailerrak eta sorpresaren bat ere izango delarik bertan.

Euskal jaialdien artean berezienetakoa dugu, Lekeitiokoa baita euskara hutsezko zinemaldi zaharrena eta kontuan izanik lau hamarkadatik gora daramatzala euskarazko sortzaileentzako topaleku izaten. Baina, Euskal Zine Bilera ezaguna bada, bere baitan hartzen duen Sail Ofizialeko lehiari esker ere bada. Izan ere, euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian.

Horrela, aurten, 19 film izan dira lehiaketarako hautatuak. Batzuk aipatzearren, Alex Telloren 'Ni, Miren'; Aitor Mendilibar eta Jon Aramendiren 'Habana glass'; Unax Alcubillaren 'KosmoPolita'; Kim Maiteniren 'Betizu buru'; edo Ane Rotaecheren 'Kosmikoa'. Horien artetik onenak zein diren ebazteko ardura izango duten epaimahaikideak Alaitz Arenzana (Zinegoak festibaleko zuzendari artistikoa), Ramon Agirre (euskal aktorea) eta Nerea Alberdi (konpositorea, musikari eta sortzailea) izango dira.

Sari potoloak banatuko dituzte. Zuzendaritza (3.000 euro), gidoi (1.600 euro) eta film onenaren (1.600 euro) sariak banatuko ditu epaimahaiak, eta horrekin batera, ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari haiek emandako puntuaketen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren (1.600 euro) irabazlea. Azkenik, 2001. urtetik aurrera jaiotako zinegile onenari ere saria (750 euro) emango zaio. 46. edizioko sari banaketa urriaren 21ean ospatuko da, 19.30etik aurrera, Ikusgarri zinema-aretoan. Ana Goitia eta Jon Garate izango dira aurkezleak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskara hutsezko Lekeitioko Euskal Zine Bileran 19 film lehiatuko dira