Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Lorea Agirre Dorronsorok eta Idurre Eskisabel Larrañagak euskara eta feminismoa uztartzen dituzte 'Trikua esnatu da' izenburuko saiakera honetan, idazlanaren azpititulutik bertatik iradokitzen den bezala: «Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara». Emakumezkoen egoera eta euskaldunen egoera parekatuta agertzen dira haien planteamenduan, baina parekatze hau egin ahal izateko 'euskaldun' kontzeptua nolabait zehaztu behar dute, zeren euskalduna ez baita besterik gabe euskararen jabe den edo euskara dakien pertsona. Liburu honetan euskalduna bere bizitza osoa euskaraz egiteko jarrera aktibo eta kontzientea duen pertsona da. Hemendik abiatuta, parekotasunak nahiko nabarmenak dira eta subalternitatearen ideiaren inguruan bildu daitezke: bai emakumezkoak gizarte patriarkalean, bai horrela ulertutako euskaldunak inguruko hizkuntzetan hitz egiten dutenen artean, mendekotasun egoeran aurkitzen dira. Eta egoera hau mantentzeko erabiltzen diren tresnen artean naturalizazioa dago. Liburuan egileek azaltzen dute nola fun-tzionatzen duen naturalizazioak, emakumezkoen eta euskararen esparru naturala pribatua dela irudikatzeko.
L. Agirre Dorronsoro & I. Eskisabel Larrañaga
Susa. 144 orr. 13 euro
Agirreren eta Eskisabelen idazlana ikerketa antropologikoaren bidetik doa, baina ikerketaren mugak gainditu nahirik aldarrikapenetik ere badu, ideien eta jarreren aldaketa bultzatu nahi duen momentutik. Egileak ez dira, beraz, ikerketa gaia kanpotik eta hotz aztertzen duten pertsonak, baizik-eta gaian bertan beren burua inplikatuta ikusten dutenak. Izan ere, behin baino gehiago adierazten duten bezala, norberaren identitatearen eraikuntzan generoa eta hizkuntza oinarrizkoak dira, eta bi gai horietan sakontzen aritzen delarik azken finean norberaren izaera aske garatzeko aukera ere aldarrikatzen da.
Batzuetan ematen du aipatzen diren adibideak neurri handi batean behintzat dagoeneko gaindituta daudela, egoera itxuraz asko aldatu baita. Baina aldaketa hauek askotan azalekoak baino ez dira, eta halaxe geratzen da azpimarratuta beraien planteamenduan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.