Unai Sarriugarte
Jueves, 20 de abril 2023, 16:45
Euskara batuaren sorrera izango du ardatz Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren hirugarren edizioak. Bertan 14 eta 16 urte bitarteko gazteek esku hartu ahal izango dute, eta maiatzaren 18a bitarteko epean bidali beharko dituzte lanok.
Publicidad
Izan ere, sormena astindu eta euskal lurraldearen historiaren momentu zehatz batean jazotakoan sakontzeko asmoz, komiki-kontakizunen edizio berri bat abian da, 'Ikastolak Herriari' ekimenaren barnean gauzatuko dena. Komikiok bakarka, nahiz taldeka aurkeztu daitezke.
Txapelketan esku hartzeko ez da ezinbestekoa ikastola batean matrikulatuta egotea. Era berean, idazteko teknika ere librea izango da, lanak PDF formatuan aurkeztu beharko direlarik. Hautagaitzok euskara hutsean izan beharko dira, eta bost orrialdetako luzeera izan beharko dute gehienez jota, komikiaren azala barne. Hauexek honako helbide elektronikora igorri behar dira, komikilehiaketa@ikastola.eus.
Irabazleak jasotako komiki lan guztien artetik hoberena zein den erabakiko du adituen epaimahai batek eta txapelduna Xabiroi komiki aldizkariaren 2023ko urriko zenbakian plazaratuko dute. Antolatzaileek parte-hartzea bultzatu nahi dute, eta horregatik lehiakide ororen artean hainbat sari zozketatuko dira.
Aipatu bezala, aurtengo txapelketaren gaia euskara batuaren sorrera dugu. Euskara bateratua 1968. urtean ailegatu zen Euskal Herrira. Izan ere, urte horretako udazkenean eman zuen aditzera Arantzazun Koldo Mitxelenak euskararen batasunerako proposamena biltzen zuen txostena. Hainbat mende eta belaunalditan barrena hizkuntzalariek, euskaltzaleek eta idazleek egindako aldarrikapenei erantzun bat eman zion ikerketa hark.
Publicidad
Garai hartan euskarak bazuen jada jardun orokorretarako, literaturarako edota irakaskuntzarako ezinbestekoa zuen hizkuntza-aldaera estandarra. 'Ezina ekinaz egina' esaera zaharrak nabarmentzen duenez, ezinezkoa zirudiena behingoz lortu zuten euskaltzaleek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.