El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Euskalgintzako eragile nagusietako ordezkariak, hilaren 21ean manifestazioa irtengo den tokian. Morquecho

'Euskara Aurrera' manifestazioan parte hartzeko deia egin dute Euskalgintzako hainbat eragilek

Maiatzaren 21ean Donostian Antiguako tuneletik abiatuko den manifestazioan izango direla iragarri dute. Izan ere, diotenez, «euskarak herri bultzada berri bat behar du»

Miércoles, 11 de mayo 2022, 11:31

Korrikako arduradunek lekukoa Euskaraldikoei pasa eta ordu gutxi batzuetara, Euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dute Donostian, datorren maiatzaren 21ean Gipuzkoako hiriburuan egingo den 'Euskara Aurrera' manifestazioan parte hartzeko deia egiteko euskaltzale guztiei. «Euskarak herri bultzada berri bat behar du», esan dute.

Publicidad

Zehazki, apirilaren 5ean aurkeztu zen 'Euskara Aurrera' egitasmoari atxikimendua adierazi diote Paul Bilbaok (Euskalgintzaren Kontseilua), Kike Amonarrizek (Euskaltzaleen Topagunea), Urko Aierbek eta Koldo Zaratek (Euskal Herrian Euskaraz), Lorea Agirrek (Jakin), Jon Abrilek (Elhuyar), Alex Aginagaldek (Pantailak Euskaraz), Rober Gutierrezek (Bai Euskarari), Laida Begiristainek (Maizpide euskaltegia), Koldo Tellituk (Ikastolen Elkartea), Alizia Iribarrenek (AEK) eta Joan Mari Larrartek (Elkar). UEMAk ere atxikimendua adierazi dio ekimenari.

Larrartek irakurri duen testuak aurreko asteburuko bi ekitaldi ekarri ditu gogora: «Euskalduntzeak bide zaharrak eta erronka berriei erantzuteko gaitasuna uztartu behar dituela ikusi dugu. Larunbatean Iruñean eta igandean Senperen milaka euskaltzalek nahiz Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz irudikatzen duten pertsonek kaleak eta laku ertzak hartu ditugu, euskararen aldeko herri gogoa badela eta aurrerantzean egongo dela adieraziz», esan du.

Ildo horretan, «kimu berriak» eta «argi izpiak» badirela nabarmendu du, eta egoera eraldatzeko, «parez pare» begiratu behar zaiola ziurtatu dute, baita XXI. mendean euskarak «nahi baino zailtasun eta erronka gehiago» dituela argi izan ere: «Euskararen aurkako epai juridikoak areagotu egin dira azken garaiotan, egungo hizkuntza politikak aski-ezak dira euskarak esku artean dituen erronkei erantzuteko, ezagutzaren unibertsalizazioa egia bilakatzeko urrats erabakigarriak faltan dira, eremu digitalean euskarak presentzia duina izan dezan neurri berriak behar dira».

Halaber, aurkezpenean ohartarazi dutenez, gaur gaurkoz ezin daitekeela esan euskararen etorkizuna bermatuta dagoenik. «Euskara XXI. mendera bizirik heldu bada, milaka euskaltzaleren konpromisoari esker izan da. Etorkizunean euskarak aurrera egingo badu milaka euskaltzaleren konpromisoari esker izango da», adierazi dute. Beraz, argi daukate beharrezkoa dela iragarri duten ekimenean eta euskararen alde egiten diren ekimen guztietan parte hartzea.

Publicidad

«Bada herri gogo eta energia nahikorik euskarak behar duen herri bultzada berria martxan jartzeko. Hori posible egiteko, ordea, aurrera urratsa egin behar dugu euskaltzale guztiok, euskaldun gisa bizitzeko eskubidea eta nahia betetzeko, euskara normalizatzeko, hizkuntzen, hizkuntza komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko, guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko, justizia eta demokrazia auzia delako hau, euskara herri kohesiorako zuntza izateko eta, finean, Euskal Herri euskalduna izateko», azaldu dute.

Horregatik guztiagatik, maiatzaren 21ean 17.30ean Donostian Antiguako tuneletik abiatuko den manifestazioan izango direla iragarri dute, eta dei egin diete euskaltzale guztiei deialdira batu daitezen eta «elkarrekin urrats erraldoia eman dezagun».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad