Borrar
EITB Media
Euskaltzaleen Topagunea 'Taupa euskaltzaleen mugimendua' izango da aurrerantzean

Euskaltzaleen Topagunea 'Taupa euskaltzaleen mugimendua' izango da aurrerantzean

Bere arduradunek hausnarketa prozesu bat egin dute aldaketa horretarako, eta euskararekin harreman ezberdina duten Euskal Herri osoko ia 200 lagunen bizipenak eta iritziak entzun dituzte

Domingo, 15 de diciembre 2024, 08:41

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du larunbat goizean Bilboko Kafe Antzokian: aurrerantzean 'Taupa, euskaltzaleen mugimendua' izango da, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretuko ditu. Izena ez ezik, izana ere aldatzera doa, izan ere, eraldaketa sozial sakon bat eragin nahi dutela adierazi du Jasone Mendizabal Taupako koordinatzaile orokorrak: «Euskarak eta herri honek jauzi bat behar dute, eta jauzia eragiteko, gu geu gauden tokitik mugitu behar gara. Gauzak aldatzeko sortu ginen, eta gauzak aldatzera goazelako, eragin nahi dugun tamainako eraldaketa gorpuztea dagokigu».

Bere hitzetan, hausnarketa prozesu bat egin dute, eta, jendartearekin konektatzeko bokazioz, euskararekin harreman ezberdina duten Euskal Herri osoko ia 200 lagunen bizipenak eta iritziak entzuteko aukera izan dute. Bi bide egin dituzte: batetik, Batera Jauzi izeneko jendarte laborategi bat osatu dute, euskararen erabilera biderkatzeko baldintzak aztertzeko; eta bestetik, Nafarroako herritarren artean euskararen aldekotasuna indartzeko diskurtso eta praktiken inguruko azterlan bat egin dute askotariko talde baten eskutik, Gero eta aldeko gehiago izenekoa.

Bilboko aurkezpenean, Jon Zapata Taupako Aktibazio arduradunak azaldu du euskara elkarteak izan direla eta izango direla mugimenduaren muina, baina aurrerantzean, elkarteetan antolatuta egon gabe ere, euskararen alde ekarpena egin nahi duten herritarrek euskaltzaleen mugimendura batzeko aukera izango dutela, taupamugimendua.eus webgunearen bidez, parte hartzeko modu ezberdinak eskainiko zaizkiela euskaltzaleei: informatzeko eta ahalduntzeko edukiak jasotzea, aktibatzeko proposamenak jaso eta egitea, eta mugimendua diruz babestea. «Gure hipotesia da herritarrak aktibatzeko eta saretzeko aukera gehiago eskainiz, irismen handiagoa lor dezakegula».

Edozein kasutan, euskaltzaleak saretzeko eta aktibazio ildoa garatu ahal izateko denbora beharko dela argitu nahi izan du, eta Euskaraldian jarri du begirada. «Pentsa, 320.000 herritar baino gehiago dira noizbait ahobizi edo belarriprest gisa parte hartutakoak. Beraz, 10etik 1 euskaltzaleen mugimendura batzea lortuko bagenu, zertarako gai izango ginateke?», esan du.

Ezerosotasunean aritu beharra

Ildo horretan, Irati Iciar Taupako lehendakariak esan duenez, «euskararen ardatzean komunitate zabala bildu nahi badugu, euskararen garapena eta komunitatearena elkarren eskutik sustatu behar ditugu». 28 urteko ibilbidean, zentzu batean, horrela jokatu izan dutela azaldu du, eta tokiko komunikabideak edo Kafe Antzokia bezalako kulturaren arnasguneak jarri ditu horren adibide: «Herrigintzatik egin izan dugu euskararen alde, eta horretan sakondu behar dugu».

Halaber, aurkezpenean nabarmendu dute «ezerosotasunean aritu beharko garela Euskal Herrian euskaraz aritzea ohikoa eta erosoa bilakatu arte», baita egiturazko baldintzetan eragin beharko dutela ere, «bizi dugun larrialdi egoera iraultzeko». Horretarako, euskaltzale mugimendu indartsu baten beharra azpimarratu du, eraldaketa egiteko eta eragiteko gai izango dena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaleen Topagunea 'Taupa euskaltzaleen mugimendua' izango da aurrerantzean