Jan Echevarría
Domingo, 19 de enero 2025, 00:03
Duela hilabete eskas Taupa Euskaltzaleen Mugimendua izena hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak. Bada, talde honek Taupada jardunaldia antolatu du urtarrilaren 30ean Bilbon, euskaltzaleak aktibatzeko eta saretzeko proposamen berriak aztertzeko helburuarekin.
Publicidad
Topaketa Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da, 09.30etik 14.15era, eta, antolatzaileek nabarmendu dute euskalgintza osoari irekita dagoela. Euren hitzetan, 2001etik orain arte Topaldia bezala ezagutu dena «ezinbesteko hitzordu» bihurtu da mugimenduko euskalgintzako eragileen formakuntza, elkartruke eta hausnarketarako. Eta izen-ematea taupamugimendua.eus/taupada/ webgunean egin behar da.
Jardunaldiaren helburu nagusia euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da, baina baita barne gogoetarako tresnak eskaintzea, kanpoko eragileekin eta lagunekin elkartrukerako espazio bat bideratzea edota ezagutza sortu eta partekatzea ere.
Aurtengo edizioan, sare nazionalez eta tokikoez, autonomiaz eta interdependentziaz, eta elkarrekin egin daitekeenaz hitz egingo da. «Euskarak euskaltzaleak behar ditu, euskararen alde egingo duten herritarrak aktibatzea behar du, eta horretarako, antolatu eta saretzeko modu eta proposamen berriak behar dira», nabarmendu dute.
Horrela, hainbat galderen inguruan hausnartzea proposatuko da, hala nola zer lortzeko gai ginatekeen milaka euskaltzale ahaldunduta, aktibatuta eta saretuta bageunde; zergatik aktibatuko diren milaka euskaltzale; non aktibatu genitzakeen euskaltzaleok; nolako gobernantza eredua beharko lukeen milaka herritarrez osatutako sareak.
Publicidad
Galdera horiei erantzuna ematen saiatzeko hainbat hitzaldi eta mahai inguruz osatutako egitaraua prestatu dute Taupa Euskaltzaleen Mugimendutik, eta Jon Zabala EHU Euskal Herriko Unibertsitateko doktoregaia, Leticia Garcia eta Eneritz Garro Mondragon Unibertsitateko irakasleak, Xabier Harluxet BIZI mugimenduko kidea eta Igor Ahedo EHUko doktorea izango dira parte hartzaileak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.