Borrar
Euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko proposamenak aztertuko dituzte Bilbon

Euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko proposamenak aztertuko dituzte Bilbon

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak helburu horrekin antolatu du Taupada jardunaldia urtarrilaren 30ean Bilbao Berrikuntza Faktorian

Jan Echevarría

Domingo, 19 de enero 2025, 00:03

Duela hilabete eskas Taupa Euskaltzaleen Mugimendua izena hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak. Bada, talde honek Taupada jardunaldia antolatu du urtarrilaren 30ean Bilbon, euskaltzaleak aktibatzeko eta saretzeko proposamen berriak aztertzeko helburuarekin.

Topaketa Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da, 09.30etik 14.15era, eta, antolatzaileek nabarmendu dute euskalgintza osoari irekita dagoela. Euren hitzetan, 2001etik orain arte Topaldia bezala ezagutu dena «ezinbesteko hitzordu» bihurtu da mugimenduko euskalgintzako eragileen formakuntza, elkartruke eta hausnarketarako. Eta izen-ematea taupamugimendua.eus/taupada/ webgunean egin behar da.

Jardunaldiaren helburu nagusia euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da, baina baita barne gogoetarako tresnak eskaintzea, kanpoko eragileekin eta lagunekin elkartrukerako espazio bat bideratzea edota ezagutza sortu eta partekatzea ere.

Herritarrak aktibatzearen garrantzia

Aurtengo edizioan, sare nazionalez eta tokikoez, autonomiaz eta interdependentziaz, eta elkarrekin egin daitekeenaz hitz egingo da. «Euskarak euskaltzaleak behar ditu, euskararen alde egingo duten herritarrak aktibatzea behar du, eta horretarako, antolatu eta saretzeko modu eta proposamen berriak behar dira», nabarmendu dute.

Horrela, hainbat galderen inguruan hausnartzea proposatuko da, hala nola zer lortzeko gai ginatekeen milaka euskaltzale ahaldunduta, aktibatuta eta saretuta bageunde; zergatik aktibatuko diren milaka euskaltzale; non aktibatu genitzakeen euskaltzaleok; nolako gobernantza eredua beharko lukeen milaka herritarrez osatutako sareak.

Galdera horiei erantzuna ematen saiatzeko hainbat hitzaldi eta mahai inguruz osatutako egitaraua prestatu dute Taupa Euskaltzaleen Mugimendutik, eta Jon Zabala EHU Euskal Herriko Unibertsitateko doktoregaia, Leticia Garcia eta Eneritz Garro Mondragon Unibertsitateko irakasleak, Xabier Harluxet BIZI mugimenduko kidea eta Igor Ahedo EHUko doktorea izango dira parte hartzaileak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko proposamenak aztertuko dituzte Bilbon