Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
euskaltzaindia.eus
'Euskaltzaindiaren Hiztegia' aberastuz doa

'Euskaltzaindiaren Hiztegia' aberastuz doa

Euskararen Akademiak 843 forma berri jaso ditu bere argitalpenean

Leire Larrazabal

Viernes, 19 de enero 2024, 09:30

Euskaltzaindiak buru-belarri jarraitzen du lanean. Horrela, azken sei hilabeteotan, Euskararen Akademiak 843 forma berri jaso ditu bere hiztegian. Urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. Hala, bere hiztegian, hain zuzen ere, 73 sarrera, 389 azpisarrera eta 381 ohiko lexia jaso ditu. Era berean, 2.376 forma moldatu eta findu ditu: 2.194 sarrera eta 182 azpisarrera. Guztira, 49.471 forma ditu orain hiztegiak, 66.523 adiera eta 108.630 adibide.

Horrela, forma berriak landu dira, baina bestelako lanak ere garrantzia handia du. Miriam Urkia 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'ren arduradunak gogoratu duenez, «forma berriak sartzea bezain garrantzitsua da lehendik dagoena txukuntzea, eguneratzea, adiera batzuk egungo erabileren arabera berrantolatzea. Hiztegia argiagoa, erabilerrazagoa eta egungo beharretara egokitua izateko ezinbesteko lana». Zentzu horretan, Urkiak nabarmendu nahi izan du beste atal askotan egiten den lana, esaterako, formak aldatzerakoan, adierak berrikustean edo bestelako kontu gehigarriak gehitzerakoan.

«Kasurako, oraingo eguneratzean 1.916 sarrera eta adibide moldatu edo ukitu dira. Esaterako, adibiderik gabe zeuden adiera batzuetan gehitu egin dira (adib.: makil dantza, optimista edo orkidea); egungo gizartearen ikuspegitik zaharkituak, desegokiak edo iraingarriak izan zitezkeenak ere aldatu dira, batez ere gizon eta emakumeen arteko berdintasunari erreparatuta (atzitzaile, emerdi, zelati...). Horrez gain, 'Euskara Batuaren Ortotipografia'ren (EBO) arau berrien arabera berrikusi eta egokitu dugu hiztegia; eta, ohi bezala, adierak berrikusi, osatu eta findu dira, bai eta euskalki- zein erregistro-markak ere; eta, nola ez, jakintza-arloa», azpimarratu du Urkiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' aberastuz doa