Zurekin
Jueves, 5 de diciembre 2024, 08:22
Urtero legez, Durangoko Azokan izango da Euskaltzaindia, eta bertan erakutsiko ditu, besteak beste, aurten plazaratu dituen argitalpen guztiak. Horrez gain, bi ikerlan aurkeztuko ditu jendaurrean, hain zuzen, Iñaki Iurrebaso soziologoaren 'Gako berrien bila Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen: Euskal Herrirako aplikazio praktikoa' eta Luis Mari Zaldua hizkuntzalariaren 'Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea'.
Publicidad
Aurkezpen biak igandean izango dira, hilaren 8an. Iñaki Iurrebaso soziologoak goizeko 12.00etan azalduko ditu Gako berrien bila ikerlan mamitsuaren nondik norakoak. Halaber, Iurrebasoren lana babesten izango dira Josune Irabien Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Patxi Juaristiri Euskaltzaindiko Sustapen batzordekidea.
Tesi hau euskal demolinguistikak duen tresna multzoa zabaltzeko eta hobetzeko sormen-saiakera bat da. Saiakera horretan, hizkuntza gutxituen inguruan dagoen jakintza soziolinguistikotik abiatuta, nazioarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturri hartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estatistiko nagusik (Hegoaldeko zentsuak, hizkuntzen erabileraren kaleko neurketak eta inkesta soziolinguistikoak) adierazle berriak sortzeko zer-nolako aukerak eskaintzen dituzten ikertu da. Eta hainbat adierazletan gauzatu dira aukera horiek. Saiakera honekin, egilea saiatu da -eremu akademikotik haratago- euskararen egoeraren ezagutzarako elementuak eta ikuspegi berriak eskaintzen. Gure hizkuntzak egun bizi duen egoeraren erretratu zorrotza egin du Iurrebasok.
Luis Mari Zaldua hizkuntzalariak, berriz, arratsaldeko 17.00etan aurkeztuko du 'Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea ikerlan argigarri bezain zorrotza'. Zalduarekin batera izango dira Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko burua eta Joseba K. Pérez de Heredia Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaria.
Duela 2.000 urte pasatxo, erromatartzea hasi zenean, Euskal Herriko alderdi zabal batean euskal hizkuntza arrotza zelako ustekizuna aspaldikoa da. Ideia horri eusteko erabilitako jatorri indoeuroparreko pertsona izen multzoaren muina Arabako sortaldean eta harekin muga egiten duen Nafarroako sartaldeko zerrenda da. Baina, Arabako eta Nafarroako hilarrietan eta aldareetan dauden jende izen hispaniar-zelten aztarnak aski dira aro aldaketaren garaian Euskal Herriko mendebalde osoan euskal mintzaira ezezaguna zelako hipotesia funtsatzeko? Finean, galdera horri erantzutera dator Zalduaren ikerlana, datu eta azalpen ugari ematen dituela.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.