Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Jueves, 18 de noviembre 2021, 13:03
Antzina, bai eta arlo profesional batean, euskara erabiltzen omen zen. Euskaltzaindiak honakoa baieztatu du kaleratu berri dituen bi liburu berrietan, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean burutu dituenak. XVIII. mendetik XIX. mende hasierara bitartean Jose Ramon Minondo goizuetarrak idatzitako gutunetan daude oinarriturik testuak. Asteazkenean aurkeztu dira idatziak Iruñean egindako agerraldi batean.
Idatzi horiek merkataritza kontuak lantzen dituzte, 300 bat direnak orotara. Dirudienez, Oiartzunen jarduten zuen burdinola batean girotuta daude, eta 'Jose Ramon Minondo Goizuetarraren Gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa' eta 'Jose Ramon Minondo Goizuetarraren Gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Hizkuntza Azterketa' dira liburu horiek.
Gauzatutako agerraldian, lanaren hiru autoreak diren Patxi Salaberri, Juan Jose Zubiri eta Iker Salaberri izan ziren. Haiekin izan ziren Euskarabidea Institutuko zuzendaria den Mikel Arregi eta Andres Urrutia, Eskaltzaindiako presidentea. Azken honek nabarmendu zuen prentsaurrekoan idatzien garrantzia: «Euskara ez zen soilik esparru sozialetan erabiltzen. Gainera, normaltasunez eta naturaltasunez erabiltzen zen».
Bere aldetik, Mikel Arregik idatzien jatorrian sakondu zuen: «Testuak ez dira erlijiosoak, eta hori ez da hain ohikoa antzinako idazkietan». Egunerokotasunean jarri du muina horrela Arregik, euskararen presentzia horrelako egoeretan azpimarratuz.
Ildo berean, Urrutiak testuinguru historikoan sakondu nahi izan du, adierazita une «zaila» zela euskararentzat. «Jose Ramon Minondok gutun hauek idazten zituenean, Espainiako Novísima recopilación lege testuen bildumak merkatariei debekatu egiten zien gaztelaniaz idatzia ez zegoen edozein liburu editatzea», adierazi zuen. Hau da, debeku zein oztopo ugari izan arren, euskaraz aritzen zen Minondo arlo profesionalean.
Lehen liburuko atarikoan, Paskual Rekalde akademikoaren hitzaurre bat ageri da, jarraian Goizuetako Minondo familiaren zuhaitz genealogikoa aurkezteko. Gutunak ordenean ageri dira liburuetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.