Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Durangoko Azokaren 58. edizioa asteazkenetik igandera bitarte ospatuko da, 'Fantasia da' lelopean. Bertan, 689 liburu eta 179 disko daude erakusgai, eta Euskaltzaindiak ere erakusmahai bat dauka Landako guneko Barrenkale kaleko 23an, bere egitasmoak hauspotu eta argitalpenak erakusteko. Bere arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, Akademiak liburu mardul eta interesgarri bat aurkeztuko du bertan: 'Lizardiren poesiaren antologia', hain zuzen ere.
Lan hori larunbatean, abenduaren 9an, aurkeztuko da jendaurrean 11.30ean, eta Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkariak, Bakartxo Urruzolak eta Karlos Otegi liburuaren paratzaileak parte hartuko dute ekitaldian. Antologia berriak orain arte argitaratu diren Lizardiren poema guztiak biltzen ditu, eta, horrez gain, berriki berreskuratu diren beste bi olerki: 'Habiatxo' eta 'Goiz-ibiltze'. «Gainera, Karlos Otegik idatzizko euskara batuaren eredura hurbildu ditu poema guztiak, euskara batuan ohitu eta trebatu den irakurleari Lizardiren olerkiak bertsio gertuagoan eskainiz», azaldu dute.
Inprentatik atera berri diren beste liburu batzuk ere izango dira Euskaltzaindiaren Azokako erakusmahaian, besteak beste, oraintsu Baionan aurkeztutako 'Margarita Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak' (Ixabel Etxeberriak paratua), 'Bonifacio Echegaray, promotor y defensor del euskera' (Lázaro Echegaray eta Koldo Somokuetok paratua) edota 'Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak' (2022ko Jagon jardunaldiaren emaitza).
Noticia relacionada
Jan Echevarría
Hori nahikoa ez dela, 'Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811' (Patxi Salaberri, Juan Jose Zubiri eta Iker Salaberriren ikerlana), 'Creación, traducción, autotraducción' (Olga Anokhina eta Aurelia Arkotxa) eta Euskara Batuaren Eskuliburuaren 5. argitalpena eramango ditu Euskaltzaindiak Durangoko Azokara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.