Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 por un choque entre dos turismos en Miribilla
Euskaltzaindiak letra estiloen erabilerari buruzko bost ikastaro antolatu ditu

Euskaltzaindiak letra estiloen erabilerari buruzko bost ikastaro antolatu ditu

Urtarrilean emango dira eta Alfontso Mujika Etxeberria euskaltzain osoak emango ditu

Zurekin

Jueves, 26 de diciembre 2024, 08:37

Euskaltzaindiak bost ikastaro antolatu ditu 2025eko urtarrilerako. Akademiak informatu duenez, Alfontso Mujika Etxeberria euskaltzain osoak emango ditu, eta guztietan letra estiloen erabilera aztertuko da.

Mujikaren beraren hitzetan, «'Letra-estiloak' ikastaroan, ikusiko dugu zer eta zein diren estilo tipografikoak eta noiz eta nola erabili behar diren». Azaldu duenez, «zehazki, noiz erabili behar den letra arrunta eta noiz letra etzana. Eta letra etzana noiz bai eta noiz ez, eta zergatik. Zer egin behar den kasu-markekin eta artikuluarekin letra etzana erabiltzen denean, noiz jarri behar den marratxoa letra etzana erabiltzen denean, zer gertatzen den amaieran 'r' letra duten hitzekin...»

Ikastaroetan erabilera kasuak banaka deskribatu eta ikusiko dira (enfasia, metahizkuntza, mailegu berriak, sorkuntza-obrak, ekitaldiak, izengoitiak, fenomeno meteorologikoak, gauzakien izen bereziak, izen zientifikoak eta abar), beti adibidez lagundurik eta erabilera gakoak nabarmenduz.

Horrela, lehen ikastaroa urtarrilaren 9an izango da, Donostian (Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan); 14an Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango da, 16an Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan (Gasteizen), 21ean Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan (Iruñean) eta 22an Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan (Baionan).

Izen-ematea 943 42 80 50 telefonora deituta edo hemen sakatuz egin daiteke, eta epea ikastaroa baino bi egun lehenago bukatuko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak letra estiloen erabilerari buruzko bost ikastaro antolatu ditu