Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 23 de julio 2024
Aldika-aldika egin ohi duen eran, Jagonet kontsulta-zerbitzuko datu-basea eguneratu du Euskaltzaindiak: 52 fitxa berri eskegi ditu, zalantza lexiko, ortotipografiko, onomastiko eta morfosintaktikoekin. Aldi berean, lehendik zeuden fitxetarik 10 aldatu egin behar izan dira, Euskaltzaindiak azken bi urteotan onartu eta argitaraturiko azken arauetara egokitzeko haiek; alegia, laburtzapenei buruzko 196. arauarekin, sinboloei buruzko 197. arauarekin eta letra-estiloen 198. arauarekin bat etortzeko.
Momentu honetan, Jagonetek hizkuntzari buruz herritarrek bidalitako galderei emaniko erantzunen 890 fitxa adierazgarri dauzka sarean kontsultatzeko moduan: 2020ra arteko 686ei, 80 erantsi zitzaizkien 2022an, beste 72 fitxa 2023an eta, oraingoan, 2024an, beste 52.
Jagonet hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuaren helburua da euskararen erabilera zuzena eta egokia sustatzea, eta haren ardura hizkuntza-argibideak plazaratzea eta herritarrek hizkuntzari buruz bidalitako galderei erantzutea.
Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea, hementxe.
Euskaltzaindia euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da. Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak ematen ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak. Euskaltzaindiak herritarren artean aitormen sozial zabala bereganatu du. Arrazoi horiengatik, lan handi egin du araugintzan, betiere euskaldunen hizkuntza batasuna eta eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.